FEGUAIAPAk, Gipuzkoako ikasleen guraso elkarteen federakuntza librea, antolatu duen XXVIII Christma Marrazki lehiaketan Maria eta Jose Ikastetxeko lau ikasle irabazle izan dira.
DBH 2. mailako ikasleen artean Jokin Yereguik lehen saria lortu du. Mikel Casquerok bigarren saria eskuratu du DBH 3. mailan. Daniel Sanchez eta Enara Rubiok Hezkuntza Bereziko ikasleen artean irabazle suertatu dira.