Warning: Use of undefined constant pwaplusphp_photo_widget - assumed 'pwaplusphp_photo_widget' (this will throw an Error in a future version of PHP) in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-content/plugins/plugpress-pwaplusphp/widget.php on line 128

Warning: Use of undefined constant pwaplusphp_comments_widget - assumed 'pwaplusphp_comments_widget' (this will throw an Error in a future version of PHP) in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-content/plugins/plugpress-pwaplusphp/widget.php on line 130
BERDE-BERDEAK PROIEKTUA 2013-2014 | Maria eta Jose IkastetxeaMaria eta Jose Ikastetxea BERDE-BERDEAK PROIEKTUA 2013-2014 – Maria eta Jose Ikastetxea

BERDE-BERDEAK PROIEKTUA 2013-2014

logo_curso

Urtero bezala aurten ere DBH 1. mailako ikasleak Berde-berdeak proiektuan hartuko dugu parte. Azaroaren 14an proiektuko kide bat etorri zen ikastetxera proiektuaren aurkezpena egitera. Baina zertan datza proiektu hau?

Kutxa Ekogunearen Berde-Berdea ekimenak Gipuzkoako gazteek ingurumena ezagutaraztea, harekiko errespetua sustatzea eta haren aldeko ekintzaile bihurtzea du helburu. Gizartea kontzientziaziotik ekintzara igaro dadin beharrezko diren tresnak eskaintzen ditu eta Paisaia eta Natura, Energia eta klima aldaketa, Hizkuntza eta kultura aniztasuna, kontsumo eta ohitura jasangarriak eta Landa garapena eta nekazaritza ekologikoa arloak lantzen ditu gai hauen bidez:

  • Bioaniztasuna
  • Atmosferaren kutsadura
  • Ura
  • Klima Aldaketa
  • Oporraldi Ekologikoagoak
  • Energia
  • Gipuzkoako Parke Naturalak
  • Hizkuntza Ekologia
  • Nekazaritza ekologikoa

Ikasleak gai hauek aztertu eta ezagutzeko aukera dute teknologia berrien bitartez eta ikasmaterial desberdinak erabiliz (animazioak, galdeketak, idatzizko materiala…). Horrela ikasgelan gaur egungo ingurumen-arazo nagusiak, hauen konponbideak zeintzuk izan daitezkeen, eta gazteak ingurumenaren alde zer egin dezaketen bezalako aspektuei buruz eztabaidatzen da.

Bestalde, ekimen honetan ikasleek egiten duten lanari eta parte hartzeari esker, ingurumenaren alde lanean ari diren zenbait elkartek diru-laguntza oparoak jasotzen dituzte. Aurten gure gelak bi talde hauek aukeratu dituzte: Surfrider Fundation  eta The Green Belt Movement.

Oro har, 2004-2012 ikasturteetan zehar Gipuzkoako DBHko ikastetxeen % 90ak (42.000 ikasle inguru) hartu du parte Berde Berdea programan eta dagoeneko 96.000 € lortu dituzte elkarte desberdinei bideratzeko euren lanari esker.

Gure ikastetxean parte hartzen duten ikasleen argazkiak, lortutako puntuak,… interesatzen bazaizkizue www.berde-berdea.net helbidean aurkitu ditzazkezue.


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 287