Aldizkari digitalak

Dakizuen modura, komunikazio egoki eta zuzena  izatea da gure helburu nagusienetariko bat eta hori lortzeko asmoarekin berrikuntza ugari egin ditugu azken denboraldian.

Gaur egun ditugun informaziorako eta komunikaziorako teknologiak aprobetxatuz bide ugari ditugu Ikastetxeko informazioa helarazteko, eta baita, zuek guri bideratzeko ere. Hori dela eta, hor dugu “Web Responsive”-a, duzuen edozein gailutan gure web orria era erosoan ikusteko aukerarekin eta egunero sartzen ibili nahi ez baduzue, RSS (Really Simple Syndication)-aren bidez eguneraketa dagoen bakoitzean abisatuko zaizue. Sare sozialetan sarturik berriz, Twitter-ean ere izango duzue gure berri eta laster baita facebook-ean ere.

Baina gaurkoan beste berri batekin gatozkizue, gure aldizkariekin. Orain arte, paper formatuan bakarrik egiten genituen, baina hemendik aurrera formatu digitalean ere izango dituzue ikusgai. Pasa den ikasturte bukaeran, bi aldizkari argitaratu genituen, alde batetik, gure klasiko bat, betikoa, ikasturte amaierako aldizkaria. Bertan ikasturtean zehar egindako hainbat berri interesgarri ateratzen dira. Eta bestetik, gure aldizkari digitala. Izenak esaten duen modura, formatu digitalean bakarrik aterako dugu eta hiruhilabetekaria izango da. Ikastetxeko kontu eta gertakizunen berri emango duena.

Esandako moduan, ekainean argitaratu genituen, baina aukera egokia iruditu zaigu orain bidaltzea, laster izango baitugu Aldizkari Digitalaren bigarren alea ere.

Besterik gabe, hemen dituzue bi aldizkarien lotuneak.

Maria eta Jose ikastetxea


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 288