Warning: Use of undefined constant pwaplusphp_photo_widget - assumed 'pwaplusphp_photo_widget' (this will throw an Error in a future version of PHP) in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-content/plugins/plugpress-pwaplusphp/widget.php on line 128

Warning: Use of undefined constant pwaplusphp_comments_widget - assumed 'pwaplusphp_comments_widget' (this will throw an Error in a future version of PHP) in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-content/plugins/plugpress-pwaplusphp/widget.php on line 130
5 urtekoak… Sahara ezagutzen! | Maria eta Jose IkastetxeaMaria eta Jose Ikastetxea 5 urtekoak… Sahara ezagutzen! – Maria eta Jose Ikastetxea

5 urtekoak… Sahara ezagutzen!

VLUU L100, M100  / Samsung L100, M100HH 5 urteko geletan Gulliver-en bidaiaren inguruko ipuina lantzen aritu ginela aprobetxatuz, Zumaiako Darahli elkarteko kide batzuk gonbidatu genituen. Horrela, pasa den asteartean, urriaren 23an, gure ikastetxeko ikasle ohi batzuk etorri ziren 5 urteko gure geletara Saharako bizimoduaren berri ematera.

Elkartekoak diren ikasle ohi hauek, orain dela 2 urte, Saharara joan ziren, beste ikasle batzuekin batera. Han, bertakoekin elkarbizitzeaz gain, bertako egoera ezagutu eta elkarri laguntzeko aukera izan zuten.

Gure geletara etorri zirenean, Saharako argazki, mapa, arropa eta bestelako lanabesak ekarri zituzten, gure ikasleei erakusteko asmoz. Ikasleak adi-adi entzun zituzten azalpen guztiak, eta etengabe parte hartzen aritu ziren: Saharako biztanleez mozorrotu ginen, bertako abestiak dantzatu genituen, tea hartu genuen, bertako ohiturak ezagutu genituen…

Asko ikasi genuen! eta baita oso ongi pasa ere!


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 287