ZIRKULARRAK

Gure helburu nagusienetariko bat, zuekin, gurasoekin, komunikazio bikain eta eraginkorra izatea da eta bide batez, ikastetxe jasangarri modura gure ekarpena egin nahi diogu ingurugiroari.

Horregatik, eta arazo tekniko batzuei aurre egin ondoren, ikastetxeko zirkular guztiak posta elektronikoz bideratzeari ekin genion aurreko ikasturteko azken hiruhilabetetan.

Aurtengo ikasturteari begira, ordea, aurrerapauso bat eman nahi dugu eta posta elektronikoz zirkularrak jasotzen dituzuen guraso guztiei formatu honetan bakarrik jasoko duzuela adierazi nahi dizuegu. Era honetara, ikastetxe-familia lotura zuzen eta azkarragoa izango dugu.

Informazioa paperean jasotzen duzuen gurasoak ere, posta elektronikoz informazioa jasotzera animatzen zaituztegu. Horretarako, ondorengo formularioa bete edo etxean jasotako zirkularra bete, eta zuen seme/alabaren tutoreari eman diezaiokezue.

Aurreko urteetan eman duzuen posta elektronikoan aldaketarik balego, adieraz ezazue bertan.

Ikaslearen izen-abizenak

Maila

Posta elektronikoa (aldaketarik balego)


Warning: Parameter 2 to qtranxf_excludeUntranslatedPostComments() expected to be a reference, value given in /home/mariataj/public_html/mariatajose.eus/wp-includes/class-wp-hook.php on line 288