Month: iraila 2013

ZUMAIA-GETARIA IBILALDIA

Irailaren 25ean, asteazkena, Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleak Zumaia-Getaria ibilaldia oinez burutu dute. Ingurune arloko Txanela proiektuaren barne “Maite ditut, maite, gure bazterrak”  lehen unitate didaktikoan eskualdeak lantzen ari direnez, Urola-Kosta gure eskualdea ezagutzeko aukera gisa Zumaia-Getaria ibilaldia burutu dute

Donostiako zinemaldia

Beste urte batez, Maria eta Jose ikastetxeko 3. mailako ikasleak ikasturte berriari hasiera emateko Donostiako Zinemaldian izan dira. Ikastetxe desberdinetako ikasleek, Anoetako Belodromoa bete dute eta Herensugea, Haritzaren Bihotza filma pantaila erraldoi batean ikusteko aukera izan dute. Gure ikusle txikitxoek

IKASTURTE BERRIA, GAI BERRIAK

Ikasturte berria hastearekin batera gure web orrian aldaketak egin ditugu: Sail bakoitzean 2013/2014 ikasturteko egutegiak, iraileko menu desberdinak… jarri ditugu. 2012/2013 ikasturteko argazkiak kendu dira berriak jarri ahal izateko. Baina denboraldi batez web orrian atal berezi bat izango da,  nahi

ZIRKULARRAK

Gure helburu nagusienetariko bat, zuekin, gurasoekin, komunikazio bikain eta eraginkorra izatea da eta bide batez, ikastetxe jasangarri modura gure ekarpena egin nahi diogu ingurugiroari. Horregatik, eta arazo tekniko batzuei aurre egin ondoren, ikastetxeko zirkular guztiak posta elektronikoz bideratzeari ekin genion