Nortasuna

nortasuna

EGINKIZUNA

Maria eta Jose Ikastetxea Zumaian ( Urola-Kosta eskualdean / Gipuzkoa) kokaturiko Vedruna Karitateko Karmeldarren titularitateak sostengatutako itunpeko ikastetxea da.  Izaera guztietako familiei irekiak gaudenez, kalitatezko hezkuntza, euskalduna, anitza eta ez diskriminatzailea eskaintzen dugu, 0 eta 16 urte arteko ikasleentzat.

Ikaslea erreferentetzat harturik , pertsona autonomoak, kritikoak, arduradunak,  konprometituak eta akademikoki konpetenteak lortu nahi ditugu. Horretarako, irizpide hauetan oinarritzen gara: 

  • Berrikuntza pedagogikoei irekia eta funtzionamendu dinamikoak dituen hezkuntza.
  • Pertsonalaren lankidetza eta garapen profesionala.
  • Familiekin koordinazioa.
IKUSPEGIA

Guztiei irekia dagoen Vedrunatar Ikastetxe modura ezagunak izatea nahi dugu, non bere nortasunaren ezaugarriak ondorengoak dira.

Ikastetxe hurbila- Konfiantzazko hezkuntza Ikastetxea, inklusiboa eta anitza. Ikasle, familia eta herritar guztiengandik hurbila.

Ikastetxe euskalduna, hirueletasunaren sustatzailea– Zumaian errotutako Ikastetxea, euskara eta euskal kultura sustatzen laguntzeaz gain euskararen oinarritik hirueletasuna bultzatzen duena.

Hezkuntza proiektu pertsonalizatua eta berritzailea duen Ikastetxea– Ikasle bakoitzaren posibilitatera egokitzen saiatzen den hezkuntza proiektua duen Ikastetxea, non balioak pedagogiaren ikuspegitik modu berezian tratatzen diren, banakako tratuaren  (tutoretza), metodologia berritzaileen eta IKTen aldeko apustua egiten den.

Ikastetxe  aktiboa–  Ikastetxe dinamikoa, proposamen, ideia, iritsi eta egiteko era berriei irekia, Zumaiako gizarte eta kultura garapenean inplikatua.

Ikastetxe eraginkorra– Iraunkortasuna bermatuz baliabide, ekipamendu eta instalakuntzen kalitatezko  kudeaketa bilatzen duen Ikastetxea.

Pertsonal inplikatua eta etengabeko prestakuntzan duen Ikastetxea- Pertsonalaren artean garapen profesional maximoa lortu kultura sustatu nahi duen Ikastetxea.

BALIOAK

BALIOAK

DEFINIZIOA

Etengabeko hobekuntzarako gogoaArlo metodologikoan, teknologikoan, zein kudeaketan, aldaketei edota behar berriei irekiak egotea
Parte hartzeaIkastetxeak, bere funtzionamendu egokirako ezarrita dituen eremu edota atal desberdinetan laguntzea, ikastetxeko parte sentituz.
Komunikazio jarraiaEguneroko lana erraztuko duen komunikazio aktiboa:  informazioaren, sentimenduen eta iritsien trukaketa askea ahalbidetuko duena.
Aroltasuna /Ezagutza-jakitea elkarbanatzeaGaitasun eta ezaguera berriak eskuratzeko interesa eta gero hedatzen jakitea
Errespetua eta KonfiantzaLankide bakoitzak dituen eskubideak, ezaugarriak eta gaitasunak onartu, baloratu, aintzestu eta estimatu.
KoherentziaIkastetxeak burutzen dituen ekintza guztiak helburu orokorrak lortzera zuzendu. Gure jokatzeko eta lan egiteko erak erakundeak definitu dituen xedea, ikuspegia eta baloreekin erlazionatu.
InplikazioaXedearekin eta Ikuspegiaren lorpenarekin gogotsu konprometituak
Talde lanaEzarritako helburuak lortzeko pertsona guztien arteko lankidetza eta babesa eguneroko lanean.