LH-ko gunea

Gune honetan, LH-ko informazio orokorra aurkituko duzue. Atal honekin, zuen semea edo alabaren zikloko informazio zuzena aurkituko duzue, era erraz eta erosoan.

LH 5. MAILA AZPEITIAN

Azaroaren 13an, LH 5. mailako ikasleak Azpeitira joan ginen egun pasa. Goizean,  Eskola edo Gaztetxoei Zuzenduriko Antzerkian izan ginen ikasle moduan  antzerkia eta dantzak ikusiz. Eguerdi partean berriz, Corrado Masacci italiarraren Txontxongiloen ametsak erakusketa ikustera joan ginen. Txontxongiloak erakusteaz gain, horietaz gozatzeko

'Go!azen' telesailaren aurreestreinaldia, Gasteizen

Pasa den urriaren 11ean, Lehen Hezkuntzako 5.mailako ikasleak, ‘Go!azen‘ telesailaren denboraldi berriaren aurreestreinaldia ikustera joan ginen Gasteizeko Europa Jauregira. Laboral Kutxak, estrenaldia ikusteko zozketa bat egin eta gure ikasle den Amaia Alcantarari egokitu zitzaion. Horrela, 5.mailako 2 gelak, Gasteiza joateko

Algorrira bisita

Urriaren 11n, LHko 4.mailako ikasleek Algorri Interpretazio Zentroa bisitatzeko aukera izan genuen. Bisitari hasiera emateko, Ttantto izeneko ur tanta baten ibilbidea azaltzen duen filma ikusi genuen. Ondoren, flyscharen jatorria, fosilen eta haitzen eraketa eta harraldian topa daitezkeen animaliari buruzko informazioa jaso genuen bi

ZINEMARA IRTEERA

Beste urte batez, Maria eta Jose ikastetxeko 3. mailako ikasleak ikasturte berriari hasiera emateko Donostiako Zinemaldian izan dira. Ikastetxe desberdinetako ikasleek, Anoetako Belodromoa bete dute eta PRINTZE TXIKIA filma pantaila erraldoi batean ikusteko aukera izan dute. Gure ikusle txikitxoek izugarrizko

KONTXAKO BANDERA GURE IKASTETXEAN!

Atzo ikaragarrizko sorpresa izan genuen HH 4 eta 5 urteko eta LH 1.mailako ikasleok. Ikastetxeko bi guraso izan genituen gurekin, Orioko arraun taldeko arraunlariak dira! Oier Aizpurua eta Jon Albizu, gure ikaskideen aitak dira. “Kontxako Bandera” irabazi berri dute eta zoragarria izan zen

ELORRIAGARA IRTEERA

Ikasturteari hasiera emateko, pasa den ostiralean,  LHko lehenengo zikloko ikasleak Elorriagara joan ginen eguna pasatzera. Goizean abiatu ginen , motxilak sorbaldan hartu eta  egun ederra pasatzeko asmoz. Abestuz joan ginen bertako baserri , animalia eta paisaia ederrez gozatuz. Elorriagara iritsi

Berriz ere Txapeldun!

Oraingoan ekainak 17 eta 18an jokatu zen Bakioko Ikastxiki zirkuituko lehenengo proban emaitza bikainak lortu dituzte Gonzalez-Etxabarrik ahizpek. Janirek irabazi egin zuen hamasei urtez azpiko eta hamabi urtez azpiko mailetan. Anettek, hirugarren egin zuen hamabi urtez azpiko mailan. Bejondeizuela neskak, jarraitu horrela!

RAKSHA BANDHAM

Kultura erlijiosoari Hindu ospakizun batekin eman diogu amaiera: RAKSHA BANDHAM. Hindu aldare bat prestatu ondoren RAKHIAK ( adiskidetasunaren pultsera) banatu ditugu maitasungrama batekin batera. Irakurle lagunari aurtengo agurra emateko aprobetxatu dugu. Bukaera emateko hinduen dantzetaz disfrutatu dugu. Ekintzaren laburpena ikus

ABENTURA BERTIZEN

Maiatzaren 31 eta ekainaren 1ean, LH 5. mailako ikasleok Bertizen hainbat abentura bizi izan ditugu. Eguraldi beroa eta giro ederra izan dugu. Asteazkenean autobusa hartu eta Nafarrorantz abiatu ginen, Narbartera iritsi, trasteak aterpetxean utzi eta herrira oinez joan ginen. Han

ZIRKOA

Pasa den maiatzaren 25 eta 3oean, Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren mailako ikasleek Zirkoa eskeini genien gure gusaso eta Haur Hezkuntzako ikasleei. Gorputz Hezkuntzan, arlo desberdinetan trebatu ostean, egun batez orekariak, animaliak, malabaristak eta nola ez, pailazoak bihurtu ginen gure

VI.BELAUNALDI ARTEKO OLINPIADAK

Maiatzaren 25 ean, Maria eta Jose Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleak, Otezuri eta San Juan egoitzetara joan ginen zentroko adineko pertsonekin VI. Belaunaldi arteko olinpiadetan parte hartzera. Bertan, parte hartzeko gogo biziz zeuden adinekoak, gazte koadrilarekin nahastu genituen, eta taldeak

LH 6 - LIZARRUSTI

Ekainaren 1 eta 2an, Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleak, ikasturte amaierako bidaia egin genuen. Lizarrustiko aterpetxera joan ginen, Aralarko parke naturalera. Eguraldiak lagun, oso ondo pasatu genuen egin genituen ekintza desberdinetan. Lehenengo egunean, Lizarrustira iritsi, maletak uzti eta egun osoko mendi

KIROL EMAITZA BIKAINAK

Maiatza amaitzen ari zaigularik, ezin aipa gabe geratu M&J-ko ikasleek lortutako emaitzak kirol arloan. Txirrindularitzan, Garazi Bergarak Ataunen Gizpuzkoako txapelketa jokatu zuen, 2.postuan sailkatu zelarik. Zirkuitu teknikoa eta erritmo aldaketa handikoa zen eta azkenik hiruen arteko sprintean ezin izan zuen

Otezuriko aiton-amonen bisita

4.mailako  ikasleek Otezuriko aiton-amonak , Joakina Deunaren omenez ospatu dugun festara  gonbidatu ditugu. Jolasari hasiera eman baino lehen, D.B.Hko hirugarren mailako gazteak prestatutako pintxoak jateko aukera izan dute. Ondoren, aiton-amonekin elkartu gara mahai-jolasen inguruan  bakoitzaren bizipenak eta jolas estrategiak  trukatzeko.

Iturrarango erletegia

Atzo, maiatzaren 24ean, Lehen Hezkuntzako 3.mailako ikasleak Pagoetara joan ginen, Iturraran erlategira hain zuzen ere. Bertan erleei buruzko azalpenak, erlauntzak zuzenean ikusi eta hainbat tailer egin genituen, hala nola, erleek emandako produktu batzuk dastatu, guztion artean ipuin bat osatu… Azkenik,

Maiatzak 18, Landareen Liluraren Nazioarteko Eguna

  Maiatzaren 18an,  Landareen Liluraren Nazioarteko Eguna mundu osoan ospatzen da, eta hori dela eta, gure eskolak ekintza honetan parte hartzea erabaki du Lehen Hezkuntzako ikasle guztiekin. Gure helburua, ikasleek landareak maitatzen eta zaintzen ikastea da eta ekintza honekin, ingurumena

DONOSTIARA IRTEERA

Maiatzaren  17an, LH 4. mailako ikasleek, Donostiara irteera egin genuen. Goizean, Eureka Zientzia Museoa bisitatu genuen eta fisikari lanetan ibili ginen. “Uraren milaka aurpegi” tailerrean ere parte hartu genuen   uraren erabileraz, zikloaz, dentsitateaz… gehiago ikasteko asmoz. Museo  ondoko parkean bazkaldu

KIROL EMAITZA BIKAINAK

Anette eta Janire Gonzalez-Etxabarri ahizpek Zarautzen apirilaren 18an jokatutako Gipuzkoako Surf Txapelketan ohi bezala maila izugarria erakutsi zuten. M&J-ko  4. eta 6.mailako ikasleak bigarren eta lehen postuan sailkatu ziren, hurrenez hurren, surf ikusgarria erakutsiz. Bestalde, Garazi Bergarak bere horretan jarraitzen

M&J-KO IKASLEAK SAFER INTERNET DAY LEHIAKETAKO FINALEAN

  Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak bigarren Safer Internet Day lehiaketarako deialdia egin zuen. Lehiaketa  hau Europako Batasunaren Safer Internet programatik dator, eta  bere helburua umeek eta nerabeek Internet, sare sozialak eta teknologia berriak zentzuz eta arduraz nola erabiltzen dituzten

LH 2.maila Uitzin!

Pasa den ostegunean, LH 2.mailako ikasle eta irakasleok autobusa hartu eta Uitzirantz abiatu ginen ilusio handiz. Aterpetxean maletak utzi eta Peru-Harrira joan ginen. Iñaki Perurenak harrera bikaina egin zigun! Berarekin harriaren historia, euskal tradizioak, harri jasoketaren kontuak…entzun genituen arretaz. Garai

ALGORRI INTERPRETAZIO ZENTRORA BISITA

Maiatzaren 8an, LHko 4.mailako ikasleek Algorri Interpretazio Zentroa bisitatzeko aukera izan genuen. Bisitari hasiera emateko, Ttantto izeneko ur tanta baten ibilbidea azaltzen duen filma ikusi genuen. Ondoren, flyscharen jatorria, fosilen eta haitzen eraketa eta harraldean topa daitezkeen animaliari buruzko informazioa jaso genuen bi

TXINA GELAN

    Arroza, harien jokoa, urrezko dragoia, kolore biziko aterkiak, tenpluak… Hamar mila kilometro hegan egin eta Txinara joan ote zaizkigu LH3. mailakoak? Guraso bat, Mei Li, etorri zaigu eskolara eta Txinatar kulturan murgil arazi gaitu. Beraiek dioten moduan: “FU” (Zorte on!)

SAN TELMO, REALAREN MUSEOA ETA TXURI URDIN

Martxoaren 31an, Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleak, Donostiara egin genuen txangoa. Lehenbizi, San Telmo museoa bisitatu genuen eta bertan Txanelan landu ditugun hainbat gauza gogorarazi ditugu; Asmakizunak, Makina Sinpleak, Industrializazioa. Interesgarria eta aberasgarria suertatu zitzaigun bisitaldia. Ondoren, eta eguraldia lagun izan

MARIA ETA JOSEKO IKASLEAK KIROL MAILA BIKAINEAN

Azken Igandean jokatutako Zestoako krosean Maria eta Joseko ikasleek maila ona eman zuten. Benjamin mutiletan (600 metro) Telmo Azkue hirugarren izan zen eta Unax Zendoia, zortzigarren. Alebinetan 1350 metroko lasterketa egin zuten. Nesketan Daniela Larrañaga bosgarren izan zen eta Laia

GARAZI, IBAIALDE LEHIAKETAKO IRABAZLE

Otsailaren 18an, Ibaialde Lehiaketako sariak banatu ziren Donostiako Akuariumean. Ibaialde, Ingurumen Hezkuntzaren alorreko egitasmoa da, 1996an sortua. Bere xede nagusia Euskal Autonomia Erkidegoko ibaietako ekosistemak ezagutaraztea da. Garazi Bergarak, 11-15 urte bitarteko kategorian eta argazki modalitatean, lehen saria irabazi zuen.

PATXI ZUBIZARRETA IDAZLEAREKIN SOLASEAN

Otsailaren 16an, Patxi Zubizarreta idazle Ordiziarra izan zen gurean. Idazleak Ikastetxean programaren barnean sartzen da ekimen hau. Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleekin bildu zen eta oso esperientzia interesgarria suertatu zen idazleak berak eginiko ekarpenengatik. Haur eta gazteentzat ipuinak nola egiten dituen

LURRASKA

    L.H 3. mailako ikasleok bi egun zoragarri igaro ditugu Gernikako herritik gertu kokatuta dagoen Lurraska Ingurugiro Zentroan. Gure hartu-emanak sendotzeko eta elkarrekin gozatzeko aukera izateaz gain, ekintza ezberdinak burutu ditugu. Hala nola, etxabere ezberdinak ezagutzeko aukera izan dugu;

Eraikiz gozatuz

Dakizuenez, M&J ikastetxean Konfiantzaren pedagogiaren aldeko apustua egin dugu. Haur hezkuntzatik hasi eta etapa guztietan ari gara ezartzen. Bide honetan, aste honetako eguraldi bikaina aprobetxatuz LH 6.mailako ikasleek bideo honetan ikus dezakezuen saio dibertigarri bezain esanguratsuaz gozatzeko aukera izan zuten.

LURRASKA

L.H 4. mailakoek bi egun eder pasa ditugu Gernikan kokatuta dagoen Lurraska Ingurugiro Zentroan. Bertan ikuiluan eta larreetan dauden etxabereak ezagutu eta beraien zainketan eta elikaduran parte zuzena hartu dugu. Bestalde, inguruko zelaietan landareak bildu ondoren, sendatzeko zenbait propietate dituzten

Maddi Iraola Hirugarren Formigalen

Lh 4. mailako Maddi Iraola Audi Quattro Cup alebinentzako txapelketan 3. sailkatu da. Hurrengo egunean ere hirugarren izatea lortu zuen Sergio Belio 9. memorialean Mayencos clubeko eskiatzaileak. Zorionak Maddi!

DENBORAREN BILA

Otsailaren 2an goizean LH 5. mailako ikasleok Arazik antolatzen duen Denboraren bila jardueran parte hartu dugu. Zumaian zehar ibili gara gure herriko historia ikasiz. Horrelako gertaerari buruzko informazioa jaso dugu: Zumaian piraten beldur zirela eta harresiak eraiki zituzten. 1715. urtean

LH5 - Bizikidetza eta haurren eskubideak

Lehen hezkuntza 5. mailan, kultura erlijiosoa arloan ” BESTEEN BEHARRA DUGU ” gaia lantzen ari gara. Munduan dauden injustiziak salatu nahi ditugu eta horretarako bideo bat egin dugu. Jar dezagun denok gure hazia mundu zoriontsuago bat lortzeko! Bideoa hemen, ikus

Hi, hi, hitanoa erabili!

Aurten  LH 5. mailakoak lanketa berri batean murgildu gara, Hitanoa, hain zuzuen. Jarduera honen helburua Hitanoa erabiltzearen garrantziaz jabetu eta bere ezaugarri komunikatiboak aztertzea izan da.  Gela barruan kartelak egin ditugu eta ondoren hauek Zumaiako zenbait eraikinetan ipini ditugu: Ubillos

ITSASOAN MURGILDUTA

Zumaiarrak izanik, hain gogoko dugun itsasoaren gaiarekin txundituta gaude! Balearen ehiza, euskal nabigatzaileak, itsasoko animaliak, piratak eta kortsarioak… zenbat gauza interesgarri! Honetan zertxobait gehiago sakontzeko, Donostiara joan ginen pasa den ostegunean, Aquariuma bisitatu eta bide batez eguna lagun artean pasatzera.

DONOSTIAKO ERREGETAKO KROSA

Errege egunean, Donostian, Uliako Gimnastikaren Nazioarteko Krosa korritu zen. Bertan, Gipuzkoa osotik etorritako korrikalariek hartu zuten parte eta gure ikastetxeko Daniela Larrañaga eta Laia Zendoia ere bertan izan ziren.   Aipatu, Daniela Larrañaga, alebin mailan, bigarrengo postuan helmugaratu zela eta Laia

GABONETAKO PARKEAN

Santo Tomas egunez, 6. mailako ikasleok Bilboko Gabonetako Parkera (PIN) joan ginen. Bertara joan baino lehen Bizkaiko Zubia ikusi eta UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen metalezko egitura eder hartan argazki batzuk atera genituen. Ondoren parkean sartu eta ia ez genuen

TELMOREN ABENTURAK

Abenduak 9, ostirala, lehen hezkuntzako bigarren mailako haur talde batek Telmo Irureta eta Amaia Ruiz de Galarretak egindako “Telmoren Abenturak” ipuin kontaketaz gozatzeko aukera izan zuen. Telmo eta Amaia aktoreak proiektu berri batekin datoz, “Telmoren abenturak” izeneko ipuina. Datozen egunetan

LH 5. maila Azpeitian

Azaroaren 9an, LH 5. mailako ikasleak Azpeitira joan ginen egun pasa. Goizean,  Eskola edo Gaztetxoei Zuzenduriko Antzerkian izan ginen ikasle moduan  “Ihauteriak” eta “Serafina on line” ikusiz. Arratsaldean, berriz, bertako tren museoari bisitalditxo bat egin genion. Hemen tren desberdinak eta

Liburutegira bisita

Irailaren 29an, L.H.ko 2.mailako ikasleak herriko Haur Liburutegira joan ginen. Liburuzainak  liburutegiaren erabileraren azalpenak eman zizkigun (arauak, txartela egiteko zer behar zen,  liburuen eta ipuinen sailkapena…). Ikasleek aukera izan zuten liburuak eta ipuinak ikusteko eta irakurtzeko. Animatu zuen seme-alabak liburutegia

INSPIRA PROIEKTUA

Lehen Hezkuntza 6. mailako neskek INSPIRA proiektuan parte hartuko dute. Hori dela eta, Cadena  Ser irratiko kazetari bat izan dugu gurekin, gure neskek gai hori buruz dituzten iritziak jakiteko. INSPIRA nesken bokazio zientifiko eta teknologikoa bultzatzeko Euskadiko proiektu berritzaile bat

JANIRE GONZÁLEZ-ETXABARRI ESPAINIAKO SURF TXAPELKETAN AZPITXAPELDUN

Pasa den astean, Espainiako surf txapelketa ospatu zen Galiziako Ferrol-Doniñeseko herrian. Bertan, gure ikasle den Janire González-Etxabarrik hartu zuen parte eta txapelketa bikaina egin ostean, 2.postuan amaitzea lortu zuen.  Finalean, lehenengoaren puntuaketa berdina lortu zuen arren, besteak olatu hobeago bat

KIROL EMAITZA BIKAINAK AZKENALDIAN

Azken asteburuetan, Nerea Aizpuruak, Aimar Insaustik, Janire eta Annette González de Etxabarrik eta Garazi Bergarak kirol emaitza bikainak lortu zituzten kirol modalitate desberdinetan. Ekainaren 18an, Zumaian ospatu zen denboraldiko azken txirrindularitza proba eta denboraldia ezin hobeto bukatzea lortu zuen Garazi

Bizitakoaz ikasiz, hurrengo geltokira!

Joan den ostiralean, ekainaren 17an, ziklo amaierako ekitaldia izan genuen. Etapa honi amaiera emateko ordua iritsi zaigu. 5 urteko gelatik, ziklo honetara igarotzeko salto handia egin genuen. Gure lan egiteko modua aldatu, egoera berrira ohitu, talde bezala maitatu eta guregan

ASTEBURUKO KIROL EMAITZAK

Ekainaren 12an, Maria eta Jose Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 6.mailako mutilek,  eskubaloiko Gipuzkoako txapelketa irabazi zuten Urnietan. Zumaiako eskolarteko txapelketa irabazi ostean, Gipuzkoako txapelketa jokatzeko aukera izan dute eta bi norgehiagoka irabazi ostean, igandean finala irabaztea lortu zuten. Mahai tenisean berriz,

ZIRKOA

Pasa den maiatzaren 27an, Lehen Hezkuntzako lehenengo mailako ikasleek Zirkoa eskeini genien bosgarren mailako gure irakurle laguneko kideei. Gorputz Hezkuntzan, arlo desberdinetan trebatu ostean, egun batez orekariak, animaliak, malabaristak eta nola ez, pailazoak bihurtu ginen gure ikusleak gozaraziz. Hemen behean

AMONEN HAURTZAROA

Maiatzaren 27an, LH 1.mailako ikasleek,  bisita berezia izan genuen. HAN ETA HEMEN egitasmoaren arira, gure aiton-amonak gonbidatu genituen  haien haurtzaroko ipuinak, istoriotxoak, bizipenak eta abenturak kontatzera. Beraiek, gure antzera, 6-7 urte bitarteko neska mutilak ere izan zirela ederki erakutsi ziguten

Antzerki emanaldiak

Gure ikastetxea eleanitza izanik, aurten 4. mailako ikasleok, lantzen ari garen hiru hizkuntzetan hiru antzerki prestatu ditugu hauen ikasketa prozesuari bultzada bat eman diezaiogun. Hauek izan dira, hurrenez hurren, hauen izenburuak: “Gaiztoa izan nahi ez zuen otsoa”, “ El árbol

MARIA ETA JOSE IKASTETXEKO 5.MAILAKO IKASLEAK “AMETS BAT” PROGRAMAKO IRABAZLE

Errealak bere harrobiko gazteei hurbildu nahi die taldea, haurrei. Horretarako sortu zuen, hain zuzen, “Amets Bat” ekimena. Ekimen honi esker, Gipuzkoako ikastetxe guztietako Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako ikasleek aukera izaten dute Zubieta ezagutzeko, jokalariekin hitzaldi-elkarrizketa batean parte hartzeko, igandean Anoetako

LH 6. maila Lizarrustin

Maiatzaren 23an eta 24an L.H. 6. mailako ikasleak Lizarrustira joan ziren inguru zoragarri horietan ondo pasatzeko asmoz. Iritsi bezain pronto motxilak bizkarrean hartu eta mendi buelta polit bat egitera joan ziren. Aterpetxera itzultzerakoan kobazulo batean sartu  eta espeleologia egiteko aukera

VIII. SANTA JOAKINA ESKU PILOTA TXAPELKETA: JOXEAN ELORZA MEMORIALA

Maiatzaren 20an, Joakina Deunaren eguna ospatu genuen Maria eta Jose Ikastetxean. Arratsaldez, VIII. Santa Joakina esku pilota txapelketa Joxean Elorza memorialeko finalak jokatu ziren eta hauek izan ziren txapeldunak eta azpi-txapeldunak kategoria bakoitzean: Benjamin neskak: Txapeldunak: Ainhoa Carmona eta Alaitz

KIROL EMAITZA BIKAINAK ASTEBURUAN

Maiatzaren 15 eta 21ean, Janire Gonzalez-Etxabarrik, Frantziako La Piste herrian eta Kantabriako  San Vicente de la Barqueran jokatutako surf txapelketak irabazi zituen.  Denboraldi ezin hobea ari da egiten eta hemendik zoriondu eta animatu  nahi dugu orain bezala jarraitu dezan. Bestetik,

Maria eta Jose Ikastetxea, Safer Internet Day 2016 sarien lehen edizioko irabazle

Maiatzaren 20an,  2016ko Safer Internet Day lehiaketako sariak banatu ziren Gasteizen dagoen Eusko Jaurlaritzaren egoitzan. Horrenbestez, aurtengo edizioko txapelduna,  Zumaiako Maria eta Jose ikastetxeko Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako ikasleek egindako “ Klik” proiektua izan da. Lehiaketaren lehendabiziko edizio honetan, guztira

ZIRKOA

Pasa den apirilaren 27an, Lehen Hezkuntzako bigarren mailako ikasleek Zirkoa eskeini genien gure familiakoei. Gorputz Hezkuntzan, arlo desberdinetan trebatu ostean, egun batez orekariak, animaliak, malabaristak, magoak eta nola ez pailazoak bihurtu ginen gure ikusleak gozaraziz. Hemen behean dituzue bideoak ikusteko

Elorrixara autobusean!

Pasa den ostegunean, maiatzaren 5ean, 3 eta 4 urteko ikasle eta irakasleak kurtso amaierako txangoa izan genuen! Goizeko bederatzietarako eskolara azaldu ginen gure bisera eta motxilak soinean hartuta, eta urduri hamarrak aldera autobus geltokira abiatu ginen. Izan ere, gure kurtso

KIROL EMAITZA BIKAINAK ASTEBURUAN

Maiatzaren 8an, Nerea Aizpuruak, Janire Gonzalez-Etxabarrik eta Garazi Bergarak kirol emaitza bikainak lortu zituzten kirol modalitate desberdinetan. Janirek, Gijonen jokatu zen Rip Curl Gron-Search surf txapelketa irabazi zuen. Nereak, berriz, Donostian jokatu zen mahai tenis txapelketa eta azkenik, Garazik, Oñatin

EUREKA! ZIENTZIA MUSEOA / TXURI-URDIN

Maiatzaren 5ean, ostegunean, LH 4.mailako ikasleek, Donostiara irteera egin genuen. Goizean, Kutxa Espazioa bisitatu genuen eta fisikari lanetan ibili ginen! “Uraren hamaika aurpegiak” tailerrean ere parte hartu genuen, uraren erabileraz, zikloaz, dentsitateaz … gehiago jakiteko! Museora bisita gidatua egiteko aukera

BERTIZEN BI EGUN

Maiatzaren 4 eta 5ean, LH 5. mailako ikasleok Bertizen hainbat abentura bizi izan ditugu. Eguraldi zoragarria izan dugu. Astelehenean autobusa hartu eta Nafarrorantz abiatu ginen, Narbartera iritsi eta trasteak aterpetxean utzi genituen eta herrira oinez joan ginen. Han frontoian eta

Okinak bihurtzen!

Ogia eguneroko jaki nagusi dugunez gure ikasleak hau egiteko prozesuan murgildu dira, lanbideak gaia landuz, okinen lana ezagutzeko asmotan! Ogia egiteko behar diren lehengaiak aukeratzean hasi da guztia eta bakoitzak bere opiltxoa etxera eramatean amaitu. Bitarte horretan, ogia egiteko errezeta

KIROL EMAITZA BIKAINAK ASTE SANTUKO OPORRALDIAN

Kirol emaitza bikainak lortu dituzte M&J Ikastetxeko ikasleek Aste Santuko oporraldi garaian kirol modalitate ezberdinetan. Hasteko, martxoaren 20an, Zestoan ospatu zen herri krosean, Sara Manzisidor eta Pedro Henrike 1. postuan helmugaratu ziren eta Laia Zendoia, Walid Meftah eta Anas Meftahek

GURE HERRIA

Pasa den asteartean, martxoak 15, Zumaiako eraikuntzak eta kaleak ikustera joan ginen. Udaletxera hurbildu ginenean , bertara sartzeko aukera izan genuen. Udaletxeko instalakuntzak eta bulegoak bisitatu genituen eta azkenik, pleno aretoan egon ginen. Zein polita iruditu zitzaigun! San Juan iturri,

AROTZ-ENEA

Martxoaren 7 eta 8an, L.H. 4. mailakoak, Nafarroako Etxarri Larraun Aterpetxean izan ginen. Bertan bi egun igaro eta hainbat jarduera burutu genituen . Natura eta ingurunea ezagutzeko aukera izateaz gain, elurraz gozatzeko aukera ezin hobea izan genuen. Bestalde, gure harremanak

GARAZI BERGARA PODIUMEAN

Hasi da txirrindulari denboraldia eta honekin batera emaitza onak ere bai. Bi lasterketa jokatu, bata,  Errenterian eta bestea,  Zarautzen eta bietan,  Garazi Bergarak podiuma zapaldu du. Lehenengo kasuan 3. amaitu zuen eta Zarautzeko proban bigarrena. Bestalde,  aipatu Garazirekin batera lasterketa

ZUMAIAKO MEZKITARA BISITA

Pasa den astean, Lehen Hezkuntzako 5.mailako ikasleak, Zumaian dagoen Musulmanen Mezkita bisitatzera joan ginen. Kultura Erlijiosoa arloan, munduan dauden hainbat erlijioen ezaugarriak ikusi eta ikasi ditugu eta kultura ezberdinei  zor diegun errespetua aintzat hartuta, eta Mezkita bisitatzeko aukera izanik, bertaratu

Izar txikiak Unibertsoa ezagutzen

Kaixo lagun! Atzo EUREKA! ZIENTZIA MUSEOAN izan ginen lantzen ari garen gaian sakontzeko. Bertan, Unibertsoan barrena bidaia izugarria egin genuen bertako planetak eta izarrak ezagutuz. Ikusgarria benetan! Askotan ahaztu egiten zaigu gure mundua, gure Lurra, Unibertso erraldoi baten parte dela

DENBORAREN BILA

Pasa den otsailaren 23an, Arazik antolatzen duen Denboraren bila jolasean parte hartu genuen. Bertan, Zumaia herriaren inguruko nondik norakoak ezagutzea da xedea eta horretarako galderak erantzun, pistak aurkitu eta proba ezberdinak gainditu behar izan genituen. Horrela jakin genuen Zumaia herriak

BIDE HEZIKETA

Haurrak beren kabuz herrian mugitzeko zenbait arau ikastea ezinbestekoa delako , otsailaren 1,2 eta 19an , L. H. 4. mailako  ikasleek Bide Heziketaren inguruan hiru saio izan dituzte: bi teorikoak, gelan, eta azkena  praktikoa,  kaleetan zehar. Horretarako Iban  udaltzaina izan

BIDE HEZIKETA

Otsailaren 15, 16 eta 17an, Iban Udaltzaina etorri zen Lehen Hezkuntzako 5.mailako ikasleengana Bide Heziketaren inguruan zenbait aholku ematera. Lehenengo bi egunetan teoriari eskainiak izan ziren eta 3. egunean saio praktiko egin genuen. Lehenbizi, garraiobide ezberdinez hitz egin zigun eta

EGIPTOKO MAKETAK

Hirugarren mailako ikasleek  Egiptori buruzko maketen aurkezpena egin zuten. Bertan, gurasoek aukera paregabea izan zuten, ikasleek antzinako  zibilizazio honen ezaugarri nagusien azalpenak  eta baita gai honetan ikasitako abestia entzuteko. Lan bikaina egin zuten eta gurasoek gogoz txalokatu zituzten.  

XABIER ETXEBERRIA IDAZLEAREKIN SOLASEAN

Otsailaren 4an, Santa Ageda bezperan, Xabier Etxeberria idazle zarauztarra izan zen gurean. Idazleak Ikastetxean programaren barnean sartzen da ekimen hau. Lehen Hezkuntzako 5.mailako ikasleekin bildu zen eta oso esperientzia interesgarria suertatu zen, idazleak berak eginiko ekarpenengatik. Haur eta gazteentzat ipuinak

SANTA AGEDA BEZPERA KOPLAZ-KOPLA

Otsailaren 4an, Santa Ageda bezpera dela eta,  Lehen Hezkuntzako 5.mailako ikasleak,  Branka, San Juan Egoitza eta Otezurira joan ginen hirugarren adinekoei  Santa Agedako koplak abestera. Ohikoa bihurtu den ohitura hau oso aberasgarria iruditzen zaigu ikasleek horrelako bizipenak bizitzeko aukera dutelako.

GABONETAKO PARKEAN

Ostiralean, hilak 18, 6. mailako ikasleok Bilboko Gabonetako Parkera (PIN) joan ginen. Bertara joan baino lehen Bizkaiko Zubia ikusi eta UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen metalezko egitura eder hartan argazki batzuk atera genituen. Ondoren parkean sartu eta ia ez genuen

HIRUGARREN ADINEKOEKIN KANTARI

Abenduaren 21ean, Lehen Hezkuntzako 5.mailako ikasleak, Branka, San Juan egoitza eta Otezurira joan ginen hirugarren adinekoei gabon kantak abestera. Ohikoa bihurtu den ohitura hau oso aberasgarria iruditzen zaigu ikasleek horrelako bizipenak bizitzeko aukera dutelako. Momentu hunkigarriak bizi izan genituen heldu

SARA MANCISIDOR PODIUMEAN

Abenduaren 14an, Gipuzkoako Kros Txapelketa jokatu zen Ordizian. Sara Mancisidorrek lasterketa bikaina egin ostean 3.postua lortu zuen. Denboraldi bikaina egiten ari da Sara eta orain arte egin dituen bost krosetan izugarrizko emaitza onak lortu ditu. Esaterako, Zarautzeko krosean garaipena lortu

EKAINBERRIRA IRTEERA

Abenduaren 10ean, eguraldi zoragarria aprobetxatuz, LH 1.mailako ikasleak Zestoara joan ginen Ekainberri ikustera. Lehen Gizakien gaia lantzen ari garenez, Ekaingo kobazuloaren erreplika bisitatzea aukera paregabea iruditu zaigu. Goizean goiz autobusa hartu, bertara iritsi eta Ekainberrirako bideari ekin genion.  Lehen Gizakien

AIZPURUA AHIZPAK MADRILEN

Pasa den abenduaren 7 eta 8an, Espainiako mahai-tenis txapelketarako sailkatze fasea jokatu zen Madrilen. Bertan, Maria eta Jose Ikastetxeko bi ahizpek hartu zuten parte, Maite eta Nerea Aizpuruak hain zuzen ere. Txapelketa bikaina jokatu ostean, Maitek, infantil mailan, bigarren postua

EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU

  Abenduaren 3an, euskararen nazioarteko eguna dugula eta, hainbat eta hainbat ekintza antolatu ditugu M&J Ikastetxean. Nahiz eta ostegunean bertan, goiz eta arratsaldez ekintza ugari izan, aurreko larunbatean hasi ginen herrian antolatu zen Euskararen ura, eskutik eskura ekitaldiarekin. Giro onean,

SASTARRAINERA IRTEERA

Azaroak 19 eta 20an L.H 3. mailakoek bi eguneko irteera egin genuen Zestoako Sastarrain baserri eskolara. Bertan, baserriko animaliak ikusi, saski dotoreak eraiki, eta mendi ibilaldi ekologikoa egiteko aukera izan genuen. Eguraldi aproposa izan genuen naturaz gozatzeko. Azpimarratu nahi dugu,

REALA IKUSTERA!!

Azaroaren 21ean, LH 5.mailako 76 ikasle eta guraso, Reala eta Sevillaren aurkako norgehiagoka ikustera joan ginen. Hiru ikasle, Xuban Gabiña, Xeber Yeregui eta Imaro Berasategi, Realeko jokalarien eskutik irten ziren futbol zelaira. Giro ederrean eta noski, Realaren garaipenarekin gustora baino

Goiz alaia Zubietan Amets Batekin

Azaroaren 18an, Lehen Hezkuntzako 5.mailako ikasleak protagonista handiak izan ziren Zubietan ospatu zen Amets Bateko jardunaldi berrian. Real Sociedad Fundazioak antolatzen duen ekintza arrakastatsu honi esker, Aretxabaletako Kurtzebarri Eskolako, Errenteriako Telleri-Alde Ikastetxeko eta Zumaiako Maria eta Jose Ikastetxeko 136 ikaslek

OROITZAPENAK ERAIKIZ

Urteak pasatzen direnean eta handitzen garenean, lagunak elkartu, eta eskolan igarotako garaietaz hitz egiten hasten gara sarritan. Gogoratzen zarete halakotaz, eta nola egun batean …, eta irakasle hura nola … Une asko dira elkarrekin igarotzen ditugunak eta egunerokotasunak batzutan monotonian

HERRIA EZAGUTZEN

Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek bere herria hobeto ezagutzeko irteera bat egin dute. Ikasleek Zumaiako planoaz baliatuz, herrian zehar ibilbide bat prestatu dute gelan. Ibilaldi honetan, herrian aurkitu daitezkeen zenbait eraikuntza publikoei argazkiak ateratzeko aukera izan dute. Gure argazkilari trebe

LH 1.ZIKLOA-IGERIKETA IKASTAROA

Igeriketa ikastaroan aritu gara azken hilabete honetan 1.zikloko ikasleak. Egunero ordu betez, igerian entrenatzeko aukera izan dugu. Lehenengo mailako ikasleentzako lehen aldia izan da, beldurrak uxatu eta gustura aritu dira ariketa desberdinak gogotsu egiten. Bigarren mailako ikasleek, teknika berriak ikasi

Elorriagara irteera

Ikasturteari hasiera emateko, pasa den asteartean,  LHko lehenengo zikloko ikasleak Elorriagara joan ginen eguna pasatzera. Goizean  abiatu ginen egun ederra pasatzeko asmoz. Abestuz joan ginen bertako baserri , animali eta pasaia ederrez gozatuz. Elorriagara iritsi eta bertan jolastu eta bazkaldu

TXOTXONGILOAK KOPLATAN

Ekainaren 18an, Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleok, Hiru Txerritxoak, Hansel eta Gretel, Zazpi Antxumeak eta Artzain Gezurtiaren ipuinak, kopletan antzeztu genizkien 3, 4, 5 urte eta Lehen Hezkuntzako 1.mailako ikasleei. Oso esperientzia polita izan zen guretzako eta haurrak gustora baino gustorago

ALEBIN NESKAK ESKUBALOIKO GIPUZKOAKO TXAPELDUNAK

Pasa den asteburuan, Maria eta Jose Ikastetxeko alebin neskak, eskubaloiko Gipuzkoako txapelketa irabazi zuten Zumarragan. Zumaian antolatzen den eskola arteko txapelketa irabazi ostean, Gipuzkoakoa jokatu dute eta aukera hori ezin hobeto probestu dute. Larunbatean, final erdietan, Andoaingo La Salle Berrozpe

LIZARRUSTI

Maiatzaren 28 eta 29an, Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleak, ikasturte amaierako bidaia egin genuen. Lizarrustiko aterpetxera joan ginen, Aralarko parke naturalera. Eguraldiak lagun, oso ondo pasatu genuen egin genituen ekintza desberdinetan. Lehenengo egunean, Lizarrustira iritsi, maletak uzti eta egun osoko mendi

III.BELAUNALDI ARTEKO OLINPIADAK

Maiatzaren 27an, Maria eta Jose Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleak, Otezuri eta San Juan egoitzetara joan ginen zentroko adineko pertsonekin III. Belaunaldi arteko olinpiadetan parte hartzera. Bertan, parte hartzeko gogo biziz zeuden adinekoak, gazte koadrilarekin nahastu genituen, eta taldeak osatu

MUSIKA TRESNEN ERAKUSKETA

Pasa den astelehena, maiatzak 25, 5 urteko geletan musika-tresnen erakusketa egin genuen. Haurrek bere gurasoekin etxean musika-tresnak egin zituzten. Nolako irudimena! Eta zenbat lan! ZORAGARRIA izan da! Marakak, arpak, kitarrak, bateriak, tronpetak, turutak, xirulak,danborrak … Eskerrik asko Aitatxo eta Amatxo

ANTZERKIA

Laugarren mailako ikasleek, maitzaren 21ean, “Jon Ausarta” eta “Hollywoodeko Izarra” antzerkiak eskaini zituzten ikasle eta gurasoentzat. Gure artista hauek, buru belarri aritu ziren gidoiak ikasten, eszenatokiko horma-irudiak marrazten eta margotzen, eta entseguak egiten. Esan beharra dago, lan bikaina egin zutela

BERTIZEN BI EGUN

Maiatzaren 11an eta 12an  LH 5. mailako ikasleok Bertizen hainbat abentura bizi izan ditugu. Eguraldi zoragarria izan dugu. Astelehenean autobusa hartu eta Nafarrorantz abiatu ginen, Narbartera iritsi eta trasteak aterpetxean utzi genituen eta herrira oinez joan ginen  . Han  frontoian  eta parke txiki

Itziar Ituño 5. mailakoekin

Itziar Ituño aktore euskalduna da. Basauriko Antzerki Eskolan ikasi ditu beren interpretazio doteak, baita Soziologia ikasketak burutu ere. Bere lanik ezagunenak Goenkalen (Nekane da) eta Loreak  filmean egin ditu , baita antzerkian ere. Gure ikasleek Itziar ezagutzeko aukera izan dute

DONOSTIARA IRTEERA

Maiatzaren 4an, astelehenean, astea ondo hasteko, 4.LH mailako ikasleek, Donostiara irteera egin genuen. Goizean, Eureka Zientzia Museoa bisitatu genuen eta fisikari lanetan ibili ginen! “Uraren milaka arpegi” tailerrean ere parte hartu genuen, uraren erabileraz, zikloaz, dentsitateaz…gehiago jakiteko! Anoeta ondoko parkean

ASTITZERA IRTEERA

Apirilaren 23 eta 24ean, LH 1.mailako ikasleak Astitzera joan ginen gaua pasatzera eta Aralar ezagutzera. Ostegun goizean, Zumaiatik abiatu ginen eta Mendukilo leizezuloak bisitatu genituen. Kobazuloa izugarri gustatu zitzaigun! Fosilak, intsektuak, saguzar…ikusi genituen, bai harrigarriak! Mendi ibilbide bat eginez, aterpera

LH 3. MAILAKOAK SASTARRAINEN

Bi egun eder pasa ditugu Zestoako Sastarrain baserri eskolan. Bertan, baserriko animaliengana hurbildu gara, batez ere zaldiez gozatuz. Zaldiak nola zaindu azaldu ziguten bertako begiraleek eta ondoren gainean ibili ginen, hori bai une zoriontsua! Oilategian ere aritu ginen. Bestalde, artisautza

San Telmo eta Txuri Urdin

Martxoaren 26an, Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleak, Donostiara egin genuen txangoa. Lehenbizi, San Telmo museoa bisitatu genuen eta bertan Txanelan landu ditugun hainbat gauza gogorarazi ditugu; Asmakizunak, Makina Sinpleak, Industrializazioa…benetan interesgarria eta aberasgarria suertatu zitzaigun bisitaldia. Ondoren, eta eguraldia lagun izan

ESKOLA KIROLA

Martxoaren 19an, Zestoako herri krosa ospatu zen eta Maria eta Jose Ikastetxeko haur eta gazte ugarik hartu zuten parte. Emaitza onak lortu zituztenak ere izan ziren. Benjamin mailan Walid Meftah 7. postuan sailkatu zen eta Laia Zendoia 12.postuan. Alebin mailan,

KORRIKA TXIKIA

Lehengo asteazkenean, martxoak 18an, HH.2 urteko gelako haur eta irakasleok ere ospatu genuen korrika txikia. Eskolan bertan egin genuen egitasmoa eta haurrak oso gustura ibili ziren.  TIPI TAPA TIPI TAPA KORRIKA!!

LABORATEGIAN!

Pasa den asteazkenean, otsailaren 25ean, 5 urteko geletako ikasleok, ikertzaile ospetsuenen paperean jarri eta eskolako laborategira joan ginen!! Gorputzaren gaia lantzen ari ginela aprobetxatu genuen, eta bertako tresnak erabiliz, gure barruko organo eta hezurrak hobeto ezagutzeko aukera izan genuen!! Zenbat ikasi

GOSARI OSASUNGARRIA 5. MAILAN

Otsailaren 26an ikastetxeko jangelan gosaldu genuen, bapo jan genuen: esnea, kakaoa, ogia, oliba olioa, indioilarra, sagarra… Ikasteko indarrak hartu eta goiz horretan inoiz baino gehiago ikasi genuen. Egia ote? Bihotz Bizi Elkarteak gosari goxoa antolatu du guretzat. 10-12 urte bitarteko

5. MAILAKOAK ALKATEAREKIN

Pasa den otsailaren 13an, Arazik antolatzen duen Denboraren bila jolasean parte hartu genuen. Bertan, Zumaia herriaren inguruko nondik norakoak ezagutzea da xedea eta horretarako galderak erantzun, pistak aurkitu eta proba ezberdinak gainditu behar izan genituen. Ondoren, taldetan bilduta eta Zumaia,

Ekainberrira irteera

Otsailaren 10ean, neguko hotzari aurre eginaz, LH 1.mailako ikasleak Zestoara joan ginen Ekainberri bisitatzera. Lehen Gizakien gaia gelan landu eta gurasoei erakusketa egin ondoren, Ekaingo kobazuloaren erreplika ikusiaz borobildu nahi izan genuen gustura ikasitako guztia. Goizean goiz autobusa hartuta, Izarraitz

Ameriketara joan nintzen!

Abenduaren 17 eta 18an LH 4. mailako ikasleek gurasoentzat Amerikari buruzko emanalditxo bat eskaini zuten. Bertan, Ipar Amerikako amerindiarrak nor ziren eta nola bizi ziren, Azteka, Inka eta Maia zibilizazioen ezaugarriak eta beraiek egindako ekarpenak eta Ameriketako kolonizazioa nola gertatu

AMETS BAT REALAREKIN

Realak bere harrobiko gazteei hurbildu nahi die taldea. Horretarako sortu zuen, hain zuzen, “Amets Bat” ekimena. Ekimen honi esker, Gure Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako ikasleok aukera izan dugu azaroaren 25ean, asteartea, Zubieta ezagutzeko, jokalariekin hitzaldi-elkarrizketa batean parte hartzeko eta

ALGORRI INTERPRETAZIO ZENTROA

Azaroaren 17an LHko 4.mailako ikasleek Algorri Interpretazio Zentroa bisitatzeko aukera izan genuen. Bisitari hasiera emateko, Ttantto izeneko ur tanta baten ibilbidea azaltzen duen filma ikusi genuen. Ondoren, flyscharen jatorria, fosilen eta haitzen eraketa eta harraldean topa daitezkeen animaliari buruzko informazioa jaso genuen bi

ABENDUAK 3, EUSKARAREN EGUNA

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko eguna ospatuko dugu gure ikastetxean. Egun hau berezi bihurtzeko asmotan, honako egitaraua izango dugu.

4.-5. LH eta landareak

Gure proiektuarekin jarraituz, “Umeak eta landareak elkarri lagunduz” lehengo ostiralean, hilak 21, Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. mailakoen txanda izan zen. Ume bakoitzak landare bat landatu zuen. Ekintza honekin ondo pasatu eta landareen ugalketari buruz zertxobait gehiago ikastea lortu zuten.  

"Umeak eta landareak elkarri lagunduz" 2. LH

Gure proiektuarekin jarraituz, “Umeak eta landareak elkarri lagunduz” lehengo ostiralean, hilak 14, Lehen Hezkuntzako bigarren mailakoen txanda izan zen. Ume bakoitzak landare bat landatu zuen. Ekintza honekin ondo pasatu eta landareen ugalketari buruz zertxobait gehiago ikastea lortu zuten.

ELORRIAGARA IRTEERA

Pasa den ostiralean, urriaren 31ean LHko lehenengo zikloko ikasleak Elorriagara joan ginen eguna pasatzera. Udazkeneko eguraldi ederra aprobetxatuz, oinez abiatu ginen motxila bizkarrean hartuta, giro alaian. Elkarrekin jolasteko, bazkaltzeko eta egunaz gozatzeko aukera izan genuen. Arratsaldean, neka-neka eginda iritsi ginen

Arotz-Eneara irteera

Urriak 27 eta 28an L.H. 4. mailakoek bi eguneko irteera egin dugu Etxarri Larraunen kokatuta dagoen Arotz-Enea Ingurugiro Heziketako Zentrora. Natura eta ingurunea ezagutzeko aukera aparta izan dugu bertako basoak bisitatuz. Bestalde, gure harremanak sendotzeko ere baliagarria izan zaigu. Aurten,

Saskibaloia hastera doa!!

Eskolarteko kirolaren programa hastera doa eta aurtengoan ere, saskibaloia izango da lehen kirola. Eskolarteko kirolaren inguruko informazio gehiago ( partiden ordutegiak, berriak, argazkiak… ) aurki dezakezue honako helbide honetan: http://mariatajosekirola.blogspot.com.es/

Aitona-amonekin Olinpiadak

Ekainaren 3an LH 6.mailako ikasleak gure herriko aiton-amonekin Olinpiadak egin zituzten. Goizean ikasleak bi taldetan banatu ziren eta talde bakoitza toki batera joan zen, San Juan egoitzara eta Otezurira, hain zuzen. Bertan jolas desberdinetan jolasteko aukera izan zuten, San Juan

LH 6. maila Lizarrustin

Maiatzaren 29an eta 30ean, LHko 6.mailako ikasleok ikasturteko azken irteera egin genuen.”Mendia ezagutu”ren programaren barruan Aralarko Parke Naturala ezagutzeko aukera izan genuen. Iritsi bezain pronto diaporama baten laguntzaz ingurua ezagutu eta ondoren mendi ibilbidea egin genuen. Ibilbide hau 12-13 km

PAGOETAKO PARKE NATURALERA IRTEERA

Hirugarren mailako ikasleak, maiatzaren 26an, Pagoetako Parke Naturalera joan ginen, gelan erleei buruz ikasitakoa sakontzeko asmoz. Begiralearen azalpenak entzun eta gero, erlauntzan erleek bere zereginak nola betetzen dituzten ikusteko aukera paregabea izan genuen. Ondoren erleek sortzen dituzten produktuak dastatu genituen:

UITZIRA IRTEERA

Maiatzaren 15 eta 16ean, LH2.mailako ikasleak Uitzin izan ginen gaua pasatzen. Ostegun goizean, autobusa hartu eta Uitzirantz abiatu ginen ilusio handiz. Aterpetxean maletak utzi eta Peru-Harrira joan ginen. Han zegoen Iñaki Perurena gure zain! Berarekin harriaren historia, euskal tradizioak, harri

Astitz

Astitz, paraje bikaina! Bi egun zoragarri pasatu ditugu LH1.mailakook Nafarroako Astitz herrian. Gela eta etxea alde batera utzi eta naturak eskaintzen dizkigun hainbat altxor ezagutzera  abiatu ginen motxila hartuta. Mendukilo kobazuloan gordetzen den harrizko herensugea ezagutu dugu, lamiak orrazten diren

HONDAKINAK ARTELAN BIHURTZEN

Lehen Hezkuntza 2.mailako ikasleak artista lanetan aritu gara azken aste hauetan. Etxean sortzen ditugun hondakinekin, taldeka lan ederrak egin ditugu: robotak, musika tresnak, espaziontzia, hegazkinak…Guztiekin, erakusketa egin dugu. Gustura aritu gara hondakinak artelan bihurtzen!

ASKARI OSASUNTSUA

Pasa den ostiralean, LH 1.mailako ikasleok, “Zain dezagun gorputza” gaiari amaiera ezin hobea eman genion. Goizean, herriko hainbat dendetara hurbildu ginen erosketak egitera; sagarrak, marrubiak, platanoak, mandarinak, gazta, ogia eta intxaurrak erosi genituen. Oso ondo tratatu gintuzten bertako dendariek. Arratsaldean,

KUTXAESPAZIO-TXURI URDIN IRTEERA

Martxoaren 17an, astelehenean, astea ondo hasteko, LH 4.mailako ikasleek, Donostiara irteera egin genuen. Goizean, Kutxa Espazioa bisitatu genuen eta fisikari lanetan ibili ginen! “Uraren milaka arpegi” tailerrean ere parte hartu genuen, uraren erabileraz, zikloaz, dentsitateaz…gehiago jakiteko! Miramoneko parkean bazkaldu ostean,

ITZIAR ITUÑO, GOENKALEKO NEKANE, LH 6.MAILAKOEKIN HIZKETAN

Martxoaren 25ean, Itziar Ituño, Goenkaleko Nekane, gure artean izan genuen. LH 6.mailako ikasleek bera ezagutzeko aukera izan zuten. Batetik, bere ibilbide profesional eta bestetik, gaur egun duen lanbidera iristeko emandako pausuen inguruan hitz egiten aritu ziren. Amaitzeko, ikasleek Goenkale telesailaren

Pello "Ipuin kontalaria"

Joan zen ostegunean, martxoak 20, 3 eta 4. mailako ikasleek Peio Añorgaren ipuin kontakizunean parte hartzeko aukera izan genuen. “Desberdintasunaren aurrean denok berdinak” izan zen aurkeztu zizkigun ipuinen gaia eta musika tresna xelebreak erabiltzen zituen bitartean dantza egiteko aukera ere

OGIA EKOIZTEKO PROZESUA

Martxoaren 18an, Lehen Hezkuntza 2.mailako ikasleek ogia prestatu genuen . Goizean goiz, ikastetxeko laborategian elkartu ginen eta ogia ekoizteko prozesuari ekin genion. Lehenengo, errezetarako osagaiak nahastu genituen eta ogi opilak egiteko ore likatsua lortu genuen. Ondoren, orea ordu betez deskantsatzen

ZUMAIA EZAGUTZEN!

Pasa den asteartean, martxoaren 11ean, eta herriaren gaia lantzen ari garela aprobetxatuz, 5 urteko geletako ikasleok, gure Zumaia maitea ezagutzera abiatu ginen!! Beheko  plazatik igaro ondoren, frontoia ikusi genuen, baita zenbait denda ere udaletxera iritsi arte. San Juan iturri aurretik

GOSARI OSASUNTSUA

Martxoaren 13an, LH 5.mailako ikasleak, Maria eta Jose Ikastetxean bertan, gosari osasuntsu bat egiteko aukera izan genuen. Horretarako, lehenbizi Aitziber farmazeutikaren aholkuak entzun genituen. Gosaria eguneko otordurik garrantzitsuena dela azpimarratzeaz gain, zer gosaldu behar genuen ere esan zigun. Esnekiak, zerealak,

ERREALA IKUSTERA!!

Martxoaren 16an, LH 5.mailako 97 ikasle eta guraso, Reala eta Valentziaren aurkako norgehiagoka ikustera joan ginen. Bi ikasle, Arianne Uranga eta Manuela Unanue, Realeko jokalarien eskutik irten ziren futbol zelaira. Giro ederrean eta noski, Realaren garaipenarekin gustora baino gustorago itzuli

Goiz dibertigarria Zubietan

Martxoaren 5ean, Lehen Hezkuntzako 5.mailako ikasleak protagonista handiak izan ziren Zubietan ospatu zen Amets Bateko jardunaldi berrian. Real Sociedad Fundazioak antolatzen duen ekintza arrakastatsu honi esker, Errenteriako Koldo Mitxelena, Donostiako San Luis La Salle eta Maria Auxiliadora eta Zumaiako Maria

EUREKA ZIENTZIA MUSEORA BISITALDIA

Otsailaren 24an, astelehena, Lehen Hezkuntza Bigarren Mailako ikasleak Donostiako Eureka Zientzia Museora joan ginen eguna pasatzera. Gelan, ilusio handiz Unibertsoari buruzko gaia landu ondoren oso ondo etorri zitzaigun irteera hau egitea. Han sartu ginen Planetarium handian! Zenbat planeta! Zenbat izar!

DENBORAREN BILA

Pasa den otsailaren 14ean, Arazik antolatzen duen Denboraren bila jolasean parte hartu genuen. Bertan, Zumaia herriaren inguruko nondik norakoak ezagutzea da xedea eta horretarako galderak erantzun, pistak aurkitu eta proba ezberdinak gainditu behar izan genituen. Horrela jakin genuen Zumaia herriak

Itxas txakurra Zumaian

Pasa den ostiral arratsaldean gure herrian genuen bisitari baten berri izan bezain azkar,  gelako lanak alde batera utzi eta han joan ginen, arin-arin,  LH 1.mailakoak moila aldera. Hantxe zegoen ITSAS TXAKUR kumea! Harrigarria benetan! Izugarrizko ilusioa egin zigun eta adi-adi

BIDE HEZIKETA

Urtarrilaren 20tik 29ra Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek udaltzainaren eskutik Bide Heziketa jaso dute. Adin horretan , kidekoen taldea neska-mutilen portaeraren erreferentzi nagusi bihurtzen da, eta haien balioak eta bideari loturiko hautuak mugatzen dituzte, neurri handi batean. Maila

EGIPTOKO MAKETAK

Hirugarren mailako ikasleek, urtarrilaren 29an, Egiptori buruzko maketen aurkezpena egin zuten. Bertan, gurasoek aukera paregabea izan zuten, ikasleek antzinako zibilizazio honen ezaugarri nagusien azalpenak eta baita gai honetan ikasitako abestia entzuteko. Lan bikaina egin zuten eta gurasoek gogoz txalokatu zituzten.

HEZKUNTZA AFEKTIBO SEXUALA LH 4. ETA 6. MAILAN

Lehen Hezkuntza 4. eta 6 . mailako ikasle, irakasle eta gurasoentzat hezkuntza afektibo sexualaren inguruan jarduera berezietan parte hartu dugu. Saio aberasgarriak izan dira eta emozioak, afektibitatea eta errespetoan oinarritutako harremanak bultzatzeko baliagarriak . Landutako eduki nagusienak hauek izan dira:

XABIER ALBERDIREN BISITA

Urtarrilaren 13an, LH 2.mailako ikasleek, Xabier Alberdi historigile eta itsas-adituaren bisita izan zuten. “Boga-boga Marinelak!” gaiari amaiera emateko asmotan, Xabierrekin itsasoaren, euskal balearen, itsasontzien eta piraten inguruko hizketaldi interesagarria izan zuten. Miloika galdera egin eta beste hainbat istorio entzun zituzten,

Brankan eta Otezurin kantari

Abenduaren 20an, Lehen Hezkuntzako 5.mailako ikasleak,  Branka eta Otezurira joan ginen hirugarren adinekoei gabon kantak abestera. Ohikoa bihurtu den ohitura hau oso aberasgarria iruditzen zaigu ikasleek horrelako bizipenak bizitzeko aukera dutelako. Momentu hunkigarriak bizi izan genituen heldu batzuk gurekin batera

SASKIBALOI LEHIAKETAN ALEBIN NESKAK TXAPELDUN

Eskola Kirola egitasmoan barne,  Zumaiako Saskibaloi txapelketan Maria eta Jose Ikastetxeko alebin mailako neska talde bat garaile suertatu da. 2013-2014 ikasturte honetan ere,  Maria eta Jose Ikastetxeko ikasleek Eskola Kirola Plangintzaren barne, Zumaian antolatzen  diren kirol txapelketa guztietan hartuko du

AQUARIUMERA IRTEERA

Azaroaren 26an, Donostiako Aquariumera irteera egin genuen Lehen Hezkuntzako bigarren mailako ikasleek. Donostiara, trenez joan eta Kontxatik Alderdi Eder parkera abiatu ginen eta han, hamaiketakoa egin genuen. Indarberrituta, portutik Aquariumera heldu eta bertan, balearen arrantzaren inguruko mila istorio entzun eta

EUSKARAREN EGUNA

Abenduaren 3an, Euskararen Eguna ospatu genuen ikastetxean. Goizean goizetik hainbat ekintza burutu genituen, hala nola, euskararen inguruko horma-irudi ezberdinen erakusketa, euskararen inguruko hausnarketa, “Hitz eta Pitz” lehiaketa, filmak euskaraz…Primeran pasatu genuen eta honen erakusgai dituzue web orrialdean zenbait argazki. Mila

SASTARRINERA IRTEERA

Azaroak 21 eta 22an L.H 3. mailakoek gaua pasatzeko irteera egin genuen. Eguraldiak gutxi lagundu zuen arren, goizeko  9etan hartu genuen Lurraldebuseko autobusa Zestorako. Han, zorionez, Sastarraineko arduradunek kotxez eraman gintuzten bertaraino, ezinezkoa baitzen  eguraldi harekin oinez joatea. Bi egunetan,

IRAES 21 TALDEA

IRAES 21 ikasleak “Eskola Jasangarriek” osatzen duten IRAES 21 sarearen azpi-sare bat da. Bertan ikasleek hartzen dute protagonismo osoa esperientziak trukatzen, proposamenak egiten, eskolako eta erkidegoko Konferentziak prestatzen, edo estatu zein nazioarte mailako esperientzietan beste ikasleekin parte hartzen. Helburu nagusia

ABENDUAK 3A,EUSKARAREN EGUNA

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko eguna ospatzen da eta gure ikastetxean, festa giroan ekintzaz beteriko eguna izango dugu. Hemen luzatzen dizuegu 2013.urteko Euskararen Eguneko egitaraua: GOIZEZ HH: “Dortoki” maskota margotu eta koilareak egin. LH: 1.zikloa: “Dortokiren lagunak” horma-irudia osatu. 2.zikoa: Euskal

Dortoki irakasle

Duela bi urte gure ikastetxean euskararen erabilera sustatzeko eta zuzentasunez jarduteko maskota berria jaio zen: “Dortoki”. Gure pertsonaiaren irudiak ikastetxea osatzen dugun ikasle, irakasle, guraso eta langileen euskara maila eta kalitatea hobetzea eta bere presentziaren laguntzaz, euskara hizkuntza normalkuntzaren prozesuan

ZUMAIA EZAGUTZEN

Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek bere herria hobeto ezagutzeko irteera bat egin dute. Ikasleek Zumaiako planoaz baliatuz, herrian zehar ibilbide bat prestatu dute gelan. Ibilaldi honetan topatu dituzten eraikuntza eta txoko berezien argazkiak ateratzeko aukera izan dute. Gure argazkilari trebe

SAN MIGELERA IRTEERA

  Ikasturteari hasiera emateko, joan den ostiralean, urriaren 4an, LH 1.ziklokoak egun pasa egin genuen San Migelen. Hasiera batean gure asmoa Elorriagara joatea zen arren, eguraldi txarra zela eta ibilaldia aldatu eta Artadiko San Migelera joatea erabaki genuen. Goizeko 10:00etan

ZUMAIA-GETARIA IBILALDIA

Irailaren 25ean, asteazkena, Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleak Zumaia-Getaria ibilaldia oinez burutu dute. Ingurune arloko Txanela proiektuaren barne “Maite ditut, maite, gure bazterrak”  lehen unitate didaktikoan eskualdeak lantzen ari direnez, Urola-Kosta gure eskualdea ezagutzeko aukera gisa Zumaia-Getaria ibilaldia burutu dute

Donostiako zinemaldia

Beste urte batez, Maria eta Jose ikastetxeko 3. mailako ikasleak ikasturte berriari hasiera emateko Donostiako Zinemaldian izan dira. Ikastetxe desberdinetako ikasleek, Anoetako Belodromoa bete dute eta Herensugea, Haritzaren Bihotza filma pantaila erraldoi batean ikusteko aukera izan dute. Gure ikusle txikitxoek