LHko Jangela Zerbitzua


Hurrengo ikasturtean ere, jangelako zerbitzua eskaintzen duen enpresa mantentzen  dugu,  AUZO LAGUN izango da zerbitzua ematearen enpresa arduraduna.  Ikasturte hau enpresa honekin izan den lehen urtea izan da, elikadurarekin duten konpromisoa  eta eskaintzen dituzten  zerbitzuak ikusirik beraiekin jarraitzea erabaki da. 

Funtzionamendurako baldintzak aurtengoaren berdinak izango dira. Bazkari txartelak erosteko ordua goizeko 09:00-14:45 bitartean erosi beharko da Ikastetxeko atarian. Hau da, ikasle batek asteazkenean jangelan geratu behar baldin badu, gutxienez aurreko eguneko (asteartea) goizean eta adieraziriko ordutegian, ataritik pasa beharko du txartela erostera. Menu berezia duten ikasleek, 2 egun lehenago eskatu beharko dute.

2013/2014 ikasturtean ere, dagozkien egunetatik 2 bazkari deskontatuko dira ordaintzen den kuotan, irteerak direla eta.

Bazkariaren zenbatekoak horrela geratzen dira:

Jangela ModalitateaL.H.
EGUN FINKOAK
(egunero)
5,75€
EGUN FINKO ASKEAK5,85€
EGUNEKO TXARTELA6,50€

Ikasturte guztian eta egunero geratzen diren ikasleen hilabeteko kuota 99,50€-koa izango da, aurtengo ikasturtean bezala. Jakin dakizuenez, geratutako egunen arabera ateratzen da hileroko zenbatekoa eta beraz, ikasle bakoitzari apuntatzen den hilabetean egokituko zaio kuotaren zenbatekoa.

Umea gaixo balego edo beste arrazoiren bat izanez gero, ez badu bertan bazkaltzen, egun horien zenbatekoa bueltatuko zaizue, 3.egunetik aurrera, baina hori bai, ikastetxeko atarian arduradunari honen berri eman beharko diozue.

Zuen seme/alabak jangelako zerbitzua erabili behar badute, formulario honen bidez  izena eman dezakezu.


  • Ikaslearen izena
  • Ama edo aitaren izena:
  • 2014/2015 Ikasturtean ikaslea egongo den ikasmaila:
  • Hasiera data:
  • Bukaera data:
  • Telefonoa:
  • Ikasleak ez badu jangelako zerbitzua egunero erabili behar, adierazi zein egunetan etorriko den bazkaltzera:

    AstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala

Idatz ezazu hurrengo kodea: captcha