Jangela Zerbitzua


Ordua goizeko 09:00-14:45 bitartean egin beharko da Ikastetxeko atarian. 2 urtekoek bazkari txartelak erosteko 2 egun lehenago eta 3 urtetik gora berriz egun bat lehenago eskatu beharko dute. Hau da, 2 urteko ikasle batek asteazkenean jangelan geratu behar baldin badu, gutxienez astelehenean eskatu beharko du adierazitako ordutegian.

Bazkariaren zenbatekoak horrela geratzen dira:

Jangela Modalitatea2-3 urte4-6 urte
EGUN FINKOAK
(egunero)
3,75€(bazkaria) + 2,00€(begirale zerbitzua)
5,75€
5,75€
EGUN FINKO ASKEAK
(egun askeak edo epe konkretu batzuetan)
3,85€ (bazkaria) + 2,00€(begirale zerbitzua)
5,85€
5,85€
EGUNEKO TXARTELA6,50€6,50€

Ikasturte guztian eta egunero geratzen diren ikasleen hilabeteko kuota 99,50€-koa izango da, aurtengo ikasturtean bezala. Jakin dakizuenez, geratutako egunen arabera ateratzen da hileroko zenbatekoa eta beraz, ikasle bakoitzari apuntatzen den hilabetean egokituko zaio kuotaren zenbatekoa. Kontuan izan, 2 urtekoek uztailean zaintza izango dutela eta beraz, aukera izango dute jangela zerbitzua erabiltzeko.

Zerbitzua erabili nahi duenak, Ikastetxeko web orritik edota erantsita duzuen alta orria bete besterik ez duzue egin behar, eskatzen diren datu guztiak ipiniz. Egunero geratzen ez diren ikasleen kasuan egunak ere adierazi beharko dira.

Umea gaixo balego edo beste arrazoiren bat izanez gero, ez badu bertan bazkaltzen, egun horien zenbatekoa bueltatuko zaizue, 3.egunetik aurrera, baina hori bai, ikastetxeko atarian arduradunari honen berri eman beharko diozue.


  • Ikaslearen izena
  • Ama edo aitaren izena:
  • 2014/2015 Ikasturtean ikaslea egongo den ikasmaila:
  • Hasiera data:
  • Bukaera data:
  • Telefonoa:
  • Ikasleak ez badu jangelako zerbitzua egunero erabili behar, adierazi zein egunetan etorriko den bazkaltzera:

    AstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala

Idatz ezazu hurrengo kodea: captcha