HH-ko gunea

Gune honetan, HH-ko informazio orokorra aurkituko duzue. Atal honekin, zuen semea edo alabaren zikloko informazio zuzena aurkituko duzue, era erraz eta erosoan.

AQUARIUM BERRIAZ GOZATZEN

Aste honetan sekulako sorpresa  izan dugu haur eskolako umeok. Aquarium zoragarri bat instalatu dute gure  ikasgunean. Gure laguntxo berriekin disfrutatzen hasteko aukera izan dugu. Aquariumak dituen 600 litro uretan landareak hasi dira dantzan eta arrain txikiak igerian ere igerian ari dira etengabe.

GURE AMETSETAKO IKASTETXEA EGIA BIHURTUZ

https://youtu.be/uItbBTK54UM Udako oporren ondoren, astelehenean hasi ziren gure eskolako haur txikienak eskolan eta bihar hasiko dira beste guztiak. Ziur aski udan bizitako hainbat kontu, istorio eta pasarte izango dituzte lagun artean kontatzeko. Izeba-osabek beraien ilobak etxean hartzen dituzte modura hartuko

HH.ko 2, 3, 4 eta 5 urteko ikasleen familiekin bilerak

Ikasturte hasiera dela eta, guraso bileretarako deia zabaldu nahi dizuegu. Dakizuen bezala, aurtengoan berrikuntza ugari ditugu zuei azaltzeko: KONFIANTZAREN PEDAGOGIA eraldaketa pedagogikoarekin aurrera dihardugu. Pasa den ikasturtean, bide honetan ilusioz murgildu ginen, eta datorkigun ikasturte berri honetarako ere, albiste onak

NATURAREKIN BAT EGINEZ

Hondartzan egun zoragarria pasa genuen taldean naturarekin bat egin eta harremanetan sartzean gozatuz sentituz eta biziz dena zuzen-zuzenean konfiantzaz ta askatasunez gure ekintzen aurrean sormena eta irudimena landuaz eginahalean gustora jolastu genuen bai denok zorion betean Ikusi bideoa hemen.

Gure familiako lanbideak!

Azkeneko aste hauetan, gure ikasleen familia kideen bisita izan dugu 4 urteko geletan. Eta lanbideen gaia lantzen ari ginela aprobetxatuz, zein hobeto beren esperientziez hitz egiteko? Pertsona asko etorri dira gure geletara, beren ogibidearen berri ematera: non lan egiten duten,

HH2 - PINTURA TAILERRA

Bi esku zoragarri badauzkat hau poza nire barnean beraiekin egiten dut jolas egunez eta gauean eta egunaren poz betea sentitzen dut zuzenean bi hanka eder ere badauzkat gerritik bera soinean sendo zapaltzen dut egunero beti pauso bakoitzean bizitza sentituz eta

Bat, bi, hiru… Musika!

Erritmoa, dantza, kanta, sentimendua, emozioa, isiltasuna, zirrara… Musika ez delako instrumentuen izenak ikastea soilik! Ederki asko ikasi dugu guzti hau 5 urteko ikasleak landu dugun azken proiektu honetan: Musikari eskainitako proiektuan hain zuzen ere. Konfiantzaren pedagogiaren baitan, proiektuzka lan ere

Piñata H.H.n: Negua joan da eta!

Bigarren hiruhilabetea amaitzear zegoen, negu luzea pasata zen jada. Eta oporrei hasiera polit bat emateko asmoz, HH 3 urteko gelako ikasle baten amak neguari eskainitako piñata zoragarri bat ekarri zuen eskolara. Azken asteetan, gogo handiz eta ilusioz, goxokiak ekartzen hasi

OIHANEKO ANIMALIAK

Azken asteetan zehar lau urteko gelako umeak OIHANEKO ANIMALIAK gaia landu dugu, eta horiek ezagutzeko hainbat ekintza egin ditugu. Etxetik genuen informazioa, argazkiak eta ipuinak ekarri ditugu eskolara eta horiei buruzko bitxikeria batzuk ikasi ditugu! Ba al zenekien Jirafaren bihotzak

SUKALDARI LANETAN!

ELIKADURA gaia lantzearekin batera zenbait ekintza egin ditugu, hala nola, azokara joan eta bertan marrubiak erosi eta mazedonia egiteko fruta non erosi behar dugun ere ikasi dugu! Herriko hainbat janari denda ikusi genituen; arrandegia, okindegia, harategia, … eta bertan erositakoekin

5 URTEKO IKASLEAK… EKOGUNERA!

Konfiantzaren Pedagogiaren baitan, H.H.ko geletan proiektuzka lan egiten hasiak garela badakizue jada. Oraingoan, 5 urteko gelako ikasleak baratzaren gaia lantzen egon garela kontutan hartuz, eta proiektuari amaiera berezi bat emateko asmoz, EKOGUNERA  irteera bat antolatzea pentsatu genuen. Martxoaren 23an, beraz,

BUZTIN MAHAIA

Konfiantzaren Pedagogian lanean gabiltza duela hilabete batzuetatik, eta prozesu honetan, gaiak lantzen goazen heinean, gauza berriak behar ditugula ikusten dugu, lan egiteko modua aldatzen ari garelako.  Pedagogia honek etengabeko aldaketak eskatzen ditu bai material, espazio, mikro gune eta prozedura aldetik.

H.H.5 urte: ITSASOA

Konfiantzaren pedagogian murgilduta, proiektuzka lan egiten ere hasi ginen Maria eta Jose ikastetxeko H.H.ko gelako ikasleak, eta zein gustura aritzen garen gainera! 5 urteko geletan, esaterako, ITSASOAri dagokion proiektuari amaiera eman diogu jada: emozioz, interesez eta kuriositatez beterik aritu gara

Eskuekin jolasten!

Begira zein ederki pasatzen dugun 3 urtekook gorputzaren ezagutza aprobetxatuz eskuekin pintatzen! Benetan gozatu eta disfrutatu dugu! Sakatu hemen bideoa ikusteko

Gabonetako arte tailerra

Pasa den asteartean, Gabonetako  tailer batean parte hartzeko aukera izan genuen, 2 eta 3 urteko haur eta familikoak . Zenbat material polita zegoen:  kartulinak, tenpera, txarol paperak, zelofan paperak ,purpurina, turutak,plastikoak, kajak, haria… Ederra montatu genuen! Material hau dena  eta

Kartoizko kaxekin jolasean

Pasa den asteartean, Esperimentazio tailer batean parte hartzeko aukera izan genuen, 2 eta 3 urteko ikasleak kartoizko kaxekin jolasean aritu ginen, soinketa gela handian! Zenbat kaxa! Handiak, txikiak, marroiak , kolore askotarikoak, … Ederra montatu genuen! Haiekin hamaika gauza eraikitzeko

KURRINKA KURRIN KURRIN, ETXE BAT NAHI DUT EGIN…

3 urteko geletan, HIRU TXERRIKUMEEN ipuina irakurri eta ikasi ondoren  karetak egin ditugu antzerkia ederra egiteko! Uiiiiiiiiiii, OTSOA ETORRI DA BAINA….. Pintzelak hartu, tenpera potoak prestatu eta … GURE KARTOIZKO ETXEA ere egin genuen!! A ze nolako artelana! Beste batean,

Garraioak lantzen

Pasa den ostegunean, irailaren 29an, HH 5 urteko ikasle eta irakasleak, garraioen eta bidaien gaia lantzen ari garela aprobetxatuz, Zumaian zehar ibili ginen garraio mota ezberdinak ikusten. Tren geltokira joan ginen, baita autobus geltokira ere. Bertan, trena agurtu ondoren, autobusak,

HH.ko 3, 4 eta 5 urteko ikasleen gurasoekin bilerak

Guraso agurgarriak: Ikasturte hasiera dela eta, guraso bileretarako deia zabaldu nahi dugu. Horretarako, HH.ko 3, 4 eta 5 urteko ikasleen gurasoekin bilduko gara. IRAILAK 5an, astelehenean, EUSKARAZ, arratsaldeko 15:00etan. IRAILAK 6an, asteartean, GAZTELERAZ, arratsaldeko 15:00etan. Hasieran, zuzendariak ikastetxea eta 2016-2017

AMETSA ERREALITATE!!!!!

Pasa den ostiralean, hainbeste aldiz pentsatutako eta desiratutako tailerra egi bihurtu zen. Guraso, haur eta hezitzaileak Amaiako Plazan elkartu ginen esperientzia ahaztezina bizitzeko gogoz. Eskerrik asko parte hartu zenuten guztiei gure proiektu eta ametsak egi bihurtzen laguntzeagatik. Zoragarria izan zen!!!!!

KURTSOA AMAITZEKO… MERENDOLA!

Kurtsoa bukatzear dagoela eta, itxiera ezinhobe bat emateko asmoz, guraso, ikasle eta irakasle guztiak elkarrekin ekintza berezi bat egitea pentsatu genuen. Baina nola eman bukaera on bat, guretzat hain berezi izan den kurtso honi? Ba ongien dakigun modura! Mahai inguru

ZABALEGIRA IRTEERA

Maiatzaren 26ean, HH5 urteko ikasleak Zabalegi Natur eskola ezagutzera joan ziren. Ze egun interesgarria izan zen! Baratzera bisita: baratzean dauden barazkiak behatu.Aitzurrekin arituz, lurraz gozatu ahal izan zuten, letxugak landatu, landare aromatiak ezagutu. Oiloei jaten ematen, arrautzak nola biltzen diren

MUSIKA TRESNEN ERAKUSKETA

Pasa den astelehena, maiatzak 23, 5 urteko geletan musika-tresnen erakusketa egin genuen. Haurrek bere gurasoekin etxean musika-tresnak egin zituzten. Nolako irudimena! Eta zenbat lan! ZORAGARRIA izan da! Marakak, , kitarrak, bateriak, tronpetak, turutak, xirulak,danborrak bongoak,tubularbenz… Eskerrik asko Aitatxo eta Amatxo

AMALUR DORTOKA

Lagun berria dugu gure gelan. Amalur oso ondo moldatzen da gure artean, primeran zaintzen dute eta oso maitatua da haurren artean. Asteburutan gelako lagun bakoitzak bere etxera konbidatzen du lotara. Ze ondo bizi den gure Amalur!!!

GURE BARATZA

Udaberriarekin batera, gure haurrak gogor hasi dira lurra lantzen. Marrubiak, tomateak, kalabazinak, kalabaza, letxugak, menta, albahaka dago gure baratzean! Noiz dastatuko dugu gure lehen marrubia???

ESPERIENTZI AHAZTEZINA!!!

Joan den astean 2 urteko eta haur eskolako haur eta gurasoak izugarrizko esperimentazio tailerrean parte hartu zuten. Gozamena ikaragarria izan zen.Nortzuk pasa zuten hobeto, guraso edota haurrek??? Bideoa  

Gurasoak irakasle: Birziklapen tailerra

Pasa den asteazkenean, apirilaren 20an, ikasle baten ama den guraso batek papera egiteko tailer esperimentala eskaini zigun 4 urteko geletan. Gurasoen lanbideak landu genituenean, martxoan, tailer honen berri eman zigun Silviak, eta ikasleek, esperientzia honen berri izan zutenetik, interes handiz

Gurasoak irakasle!

Azkeneko aste hauetan, gure ikasleen gurasoen bisita izan dugu 4 urteko geletan. Dakizuen bezala, gure ikastetxean gurasoek hezkuntza proiektuan parte hartzeari berebiziko garrantzia ematen diogu. Eta lanbideen gaia lantzen ari ginela aprobetxatuz, zein hobeto beren esperientziez hitz egiteko? Ikasle askoren

SUKALDARI LANETAN!

ELIKADURAREN gaia lantzen ari ginela aprobetxatuz ,eskola eta familien arteko konplizitatea, hurbiltasuna eta lagunartea sendotzeko, martxoaren 15an, 3 urteko gelako ikasle, guraso eta irakasleok elkartu eta erroskilak egin genituen. Gauza asko ikasi genituen denon artean: erroskilen osagaiak zein diren, orea

Zirkoa datorkigu!

Pasa den ostiralean, otsailaren 26an, goizean, 4 urteko gelako ikasleen zirko emanaldia izan genuen! Denetarik zegoen zirkoan: Aurkezle paregabeak, lehoi beldurgarriak, elefante erraldoiak, tximino jostariak, domatzaile ausartak eta pailazo barregarriak! Nahiko barre egin genuen! Baita abestu ere: Prapra, Prapra… tzunpa

5 urtekoak aktore lanetan!

Neguaren gaiarekin batera, Makilakixkiren ipuina landu genuen 5 urteko geletan. Hau dela eta, pasa den ostiralean emanaldi berezia izan genuen: 3 eta 4 urteko ikasleak izan ziren gure ikusleak! Antzerki emanaldia oso dibertigarria izan zen. Eta gure ikusleek txalo zaparrada

EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU

  Abenduaren 3an, euskararen nazioarteko eguna dugula eta, hainbat eta hainbat ekintza antolatu ditugu M&J Ikastetxean. Nahiz eta ostegunean bertan, goiz eta arratsaldez ekintza ugari izan, aurreko larunbatean hasi ginen herrian antolatu zen Euskararen ura, eskutik eskura ekitaldiarekin. Giro onean,

UDAZKENAZ GOZATUZ

Udazkeneko gaia lantzen gaudenez, 5 urteko geletan, hainbat ekintza egin ditugu: Forondara joan eta han haizeak botatako hostoak ikusi eta bildu genituen eskolan zenbait lan egiteko, perretxiko eta hostoen informazioa bilatu… eta azkenik ERAKUSKETA bat montatu dugu, umeek menditik eta

Garraioak lantzen

Pasa den astelehenean, urriaren 5an, HH 5 urteko ikasle eta irakasleak, garraioen eta bidaien gaia lantzen ari garela aprobetxatuz, Zumaian zehar ibili ginen garraio mota ezberdinak ikusten. Tren geltokira joan ginen, baita autobus geltokira ere. Bertan, trena agurtu ondoren, autobusak,

H.H. (3, 4 eta 5 urte) eta L.H. 1 eta L.H. 2 guraso bilerak

Ikasturte hasiera dela eta, guraso bileretarako deia zabaldu nahi dugu. H.H.ko maila guztietako (3, 4 eta 5 urte) gurasoekin bilduko gara: IRAILAK 7an, astelehenean, EUSKARAZ, arratsaldeko 15:00etan. IRAILAK 8an, asteartean, GAZTELERAZ, arratsaldeko 15:00etan. Eta LH 1 eta 2 Koak: IRAILAK

TENPEREKIN JOLASEAN!!

Lehengo ostiralean, ekainak 12an, hh 2ko haur guraso eta irakasleok tenperekin tailerra egin genuen. Guztiok batera harte lan ederrak egin genituen eta haurrek beraien esku eta hankekin esperimentatzeko aukera izan zuten. Haurrentzat tailer oso polita eta dibertigarria izan zen, batez

AZOKARA!!

HH-ko 2 urteko haurrak, azokara joan gara. Giro ederra egin digu eta azokan gauza asko ikusteko aukera izan dugu: arropa postuak, fruta postuak, animaliak… Goizari amaiera ederra emateko Amaiako plazako parkean jolastu dugu. Haurrentzat esperiantzia polita eta oso gustura ibili

GURE ARTISTAK!

Lehengo astean, HH 2 urteko haurrek tenperarekin ibiltzeko aukera izan zuten. Gustura ibili zire eta ze artelan ederrak egin zituzten!!

MUSIKA ASTEA

HH2 urteko gelan musika astea ospatu dugu. Bertan musika tresna ezberdiñak, zarata, soinua… landu ditugu. Horretaz gain musika tresna bat ere egin dugu, maraka TXARANGA batekin asteari bikaera borobila eman diogu!!

Elorrixara txangoa!

HH 3 eta 4 urteko ikasle eta irakasleak Elorrixara joan ginen asteazkenean, maiatzaren 13an. Bertan, hainbat abentura bizitzeko aukera izan genuen! Hasteko, autobus erraldoira igo ginen, a ze lana! Ia eskalatzaile bihurtu behar izan genuen autobusera igo ahal izateko! Elorrixara

Musikaz gozatzen familien eskutik

Aurreko ostiralean, maiatzaren 8an, gure 3 urteko ikasle baten amak, Naroa Garcia eta bere arreba Zaiya Yecorak eginiko musika emanaldiaz gozatzeko aukera izan genuen 3 eta 4 urteko haurrek. Naroak hainbat instrumentu jotzen ditu, eta hauetako bi jo zituen guretzat,

UDABERRIA IRITSI DA!!

Udaberria iritsi da 2 urteko gelara! Ikusten al dituzue bi lore edoer horiek?Ba gu guztion artean egin ditugu material ezberdinak erabiliz. Eta txori kantariak entzuten al dituzue? Horiek ere guk egin ditugu, baita marigorringoak, tximeletak… A ze artistak ditugun gelan!!

SUKALDARI LANETAN!

ELIKADURAREN gaia lantzen ari ginela aprobetxatuz ,eskola eta familien arteko konplizitatea, hurbiltasuna eta lagunartea sendotzeko, martxoaren 24an, 3 urteko gelako ikasle, guraso eta irakasleok elkartu eta erroskilak egin genituen. Gauza asko ikasi genituen denon artean: erroskilen osagaiak zein diren, orea

Gurasoak gelan

Dakizuen bezala, gure ikastetxean gurasoek hezkuntza proiektuan parte hartzeari berebiziko garrantzia ematen diogu. Hori dela eta, aitzakia ezberdinak baliatzen ditugu beraien parte hartzea sustatzeko. Hala, lanbideen gaia lantzen ari garela aprobetxatuz, 4 urteko geletako gurasoak gonbidatu ditugu beraien lanbideen berri

KORRIKA TXIKIA

Lehengo asteazkenean, martxoak 18an, HH.2 urteko gelako haur eta irakasleok ere ospatu genuen korrika txikia. Eskolan bertan egin genuen egitasmoa eta haurrak oso gustura ibili ziren.  TIPI TAPA TIPI TAPA KORRIKA!!

KAFE TERTULIA

Pasa den ostiralean, otsailak 27, kafe tertulia izan genuen 2 urteko gelako gurasoekin. Bertan gure esperientziak, kezkak… elkartrukatzeko aukera izan genuen, kafea eskuetan eta giro ederrean. Esperientzia benetan aberatsagarria!!

EUTSI IJITOAK

Iritzi da inauteri eguna! Bi astean lan asko egin eta gero, dotore jantzita gaurko eguna!

MOZORRO TAILERRA

Otsailak 9 eta 13 bitartean mozorro tailerra egin dugu. Bertan haurrek mozorro desberdinak jantziz.

5 urtekoak aktore lanetan!

Neguaren gaiarekin batera, Makilakixkiren ipuina landu genuen 5 urteko gelako ikasleak. Hau dela eta, pasa den astelehenean emanaldi berezia izan genuen: 3 eta 4 urteko ikasleak izan ziren gure ikusleak! Antzerki emanaldia oso dibertigarria izan zen. Eta gure ikusleek txalo

DANBOR HOTSAK ESKOLAN

Urtarrilaren 20an, Donostia egunean, Haur Hezkuntzako ikasleok Gipuzkoako ohitura zaharra den danborrada ospatu genuen. Bibotea margotu, sukaldari txapela jantzi eta danborrak soinean genituela hartu genituen guraso eta aiton-amonak, eta guztiok elkarrekin ikuskizun paregabeaz gozatzeko aukera izan genuen. Horrela bada, jai

ABENDUAK 3, EUSKARAREN EGUNA

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko eguna ospatuko dugu gure ikastetxean. Egun hau berezi bihurtzeko asmotan, honako egitaraua izango dugu.

Kafe tertulia

Pasa den ostiralean, azaroak 21, ikasturte honetako lehen kafe tertulia izan genuen 2 urteko gelako gurasoekin. Egunero daukagu guraso askorekin egoteko aukera baino ostiralean, kafea eta pastak dastatuz, elkarrekin lasai egoteko  eta gure bizipenak, kezkak. etab. trukatzeko aukera izan genuen.

Udazkeneko Festa HHn

Udazkenaren gaia lantzeko asmoz, hainbat ekintza burutu ditugu 2, 3, 4 eta 5 urteko haurrek: Hostoak bildu genituen, Forondara joan ginen, orbelarekin jolastu genuen… Gaia borobiltzeko, azaroaren 19an, Udazkeneko Festa antolatu genuen, bertan, gaztainak danbolinean erre eta jan genituen, hostoak

UDAZKEN ERAKUSKETA

Astelehenean, azaroak 17, 5 urteko geletan, udazkenari buruz erakusketa egin genuen. Batetik , haurrek bere gurasoekin etxean egindako lanak eta informazioa ekarri zituzten. Nolako irudimena! Eta zenbat lan! Beste batzuk berriz, mendira joan ziren udazkenen fruituen bila: hostoak, intxaurrak, gaztainak,

“Itsasminez” txotxongilo emanaldia H.H.n

Azaroaren 5ean, 3, 4 eta 5 urteko gelako ikasleek txotxongilo emanaldia izan genuen aretoan! “Itsasminez” izan zen aukeratutako ikuskizuna eta emanaldia Enkarni Genuaren eskutik izan zen. Bertan, Argiren abenturak kontatzen ziren, bere osabaren itsas karakolari esker itsasoari zoriontasuna ekartzen laguntzen

KURRINKA KURRIN KURRIN, ETXE BAT NAHI DUT EGIN…

3 urteko geletan, ETXEAren gaia lantzen aritu gara azken hilabete honetan. Gauza asko ikasi ditugu, primeran pasatzen genuen bitartean! Batetik, HIRU TXERRIKUMEEN ipuina irakurri eta ikasi dugu, eta txerrikumeen karetak egin ondoren, 4 urteko geletan antzerkia ere egin genuen! Pintzelak

Iritsi da udazkena!

Iritsi da udazkena 2 urteko gelara!. Atzo, urriak 21, Forondara joan ginen hostoak biltzera, goiz pasa ederra egin genuen. Jadanik gelak udazken usaina du! Udazken, ken, ken…

SORMENAREN TXOKOA

Ikastetxeko sarrera berritzen ari garen honetan, sormena lantzeko txokoa sortu dugu haur hezkuntzako gelen sarreran. Honi esker, hiru urteko zein lau urteko neska-mutilek margoketa saio libreez zein bestelako jarduerez gozatzeko aukera izango dute. Sentitu, pentsatu eta ekin!

Garraioak lantzen

Pasa den asteazkenean, irailaren 24an, HH 5 urteko ikasle eta irakasleak, garraioen eta bidaien gaia lantzen ari garela aprobetxatuz, Zumaian zehar ibili ginen garraio mota ezberdinak ikusten. Tren geltokira joan ginen, baita autobus geltokira ere. Bertan, autobusak, karabanak, autoak, motorrak,

Ingeleseko eskolaz kanpoko ikastaroak

TEATIME-k Ikastetxean bertan ematen dituen ingeleseko eskolaz kanpoko ikastaroak, irailaren 15ean hasiko dira LH eta DBH-ko ikasleentzat (Irailaren 29an HH-koentzat). Jarraian duzue, behar duzuen informazio guztia. Interesatuok, mesedez, bete beheko formularioa.

JOLASTEN IKASI

Gaur egun seme alaben heziketak duen garrantzia ikusita 2014-2015 ikasturterako ondorengo aukera hau eskaini nahi dizuegu. Eskolako orduetatik kanpo zuen haurrak heztea dugu helburu, kirol eta jolas ezberdinak erabiliz. Zuen haurrek ondo pasatzeaz gain astean bi egunetan, lagun eta harreman

KURTSO HASIERAKO BILERA

Kurtso hasiera dela eta, guraso bileretarako deia zabaldu nahi dugu. H.H.ko maila guztietako (3, 4 eta 5 urte) gurasoak bilduko dira. IRAILAK 3an, asteazkenean, EUSKARAZ, arratsaldeko 15:00etan. IRAILAK 4ean, ostegunean, GAZTELERAZ, arratsaldeko 15:00etan. Hasieran, zuzendariak ikastetxea eta 2014-2015 ikasturteari buruzko

Hondartzan

Ekainean zehar , 3, 4 eta 5 urteko ikasle eta irakasleak, eguraldi ona aprobetxatuz, HONDARTZARA joan gara. Itzurun hondartzara! Hondarra eta urarekin jolastu dugu : gazteluak egiten, zuloak, mendiak, zubiak… Zein ondo pasa dugun! Eguraldi zoragarri honekin jarraitzea espero dugu!

Arte tailerra

Maiatzaren 30eko arte tailer ikusgarria! haur guraso eta andereñoak koloretan murgilduta!, eskuak, oinak eta sentimenduak margotuz!, eman diezaiogun kolorea eta indarrra , denok elkartuta!

ELORRIAGARA IRTEERA

Maiatzaren 16an, Haur Hezkuntzako 3 eta 4 urteko ikasleak, irteera izan genuen. Goizean, autobusa hartu eta Elorriagara abiatu ginen ilusio handiz. Han parkean eta zelaietan jolasten aritu ginen! Ondoren, bazkaltzeko ordua iritsi zen: Ze nolako ogitarteko goxoak! Indarrak berritu eta

Azokara irteera

Pasa den ostegunean, maiatzak 15,  2 urteko gelakoak eguzkia lagun genuela azokara joan ginen sokari zintzo zintzo helduta. Bertan animaliak, frutak etab. ikusi ondoren, hamaiketakoa egin genuen borobilean eserita eta eguraldi ederra aprobetxatuz Amaiako parkean gelditu ginen jolasten alai eta

Udaberria iritsi da 2 urteko gelara!

Udaberria iritsi da 2 urteko gelara!. Ikusen al dituzue bi lore eder horiek? ba gu guztion artea egin ditugu material desberdinak erabiliz: egunkari papera, zelofan papera, hariak, margoak etab. Entzuten al dituzue txori kantari horiek? ba horiek ere guk egin

Musika tailerra

Pasa den asteazkenean, martxoak 26, musika tailerra izan genuen 2 urteko gelan. Etxetik haur bakoitzak musika tresna bat ekarri zuen: marakak, tronpetak, tanborrak, gitarrak, eskusoinuak, xilofonoak, filarmonikak, karrakak, painoa etab. Denetarik zegoen han! Ederra orkestra sortu genuena! Tailer honetan musika

ZABALEGI NATUR ESKOLARA IRTEERA

Martxoaren 27an, Haur Hezkuntzako 5 urteko ikasleak, Zabalegi Natur Eskolara irteera izan genuen! Donostian, Hernanirekin mugan dagoen ekogunea da hau. Eta… oso egun polita pasa genuen! Nekazarien bizitza nolakoa den ezagutu genuen! Baratzera bisita egin genuen: baratzean dauden barazkiak behatzeko.

Kafe tertulia

Pasa den ostiralean, martxoak 21, kafe tertulia izan genuen 2 urteko gelako guraso eta irakasleek. Zein aberatsa den gure esperientziak elkarbanatzea, zein lasaigarria jakitea gure kezkak eta arazoak besteek ere badituztela…noiz izango dugu hurrengo kafe tertulia???  

Gurasoak irakasle!

Pasa den asteazkenean, hilak 19, gure ikasleen guraso batzuen bisita izan genuen 4 urteko geletan. Lanbideen gaia lantzen ari ginela aprobetxatuz, guraso hauek, beren ogibidearen berri gure ikasleei kontatzera animatu ziren: non lan egiten duten, zein den beren eginbeharra, gehien

Indiarrak datoz!

Pasa den asteetan inauterien inguruan hitz egiten eta dantzatzen aritu gara Maria eta Jose ikastetxeko geletan… eta 3 urteko gelakoak ere ez gara gutxiago izan! “Bi indiar txiki inauterietan” ipuina lantzen aritu garela aprobetxatuz, gure gelak indiarrez josi zaizkigu! Izan

Pasta tailerra

Pasa den asteazkenean, otsailak 19, pasta tailer ikusgarria izan genuen bi urteko gelakoek. Gela, mota desberdinetako pastaz beteta zegoen, a ze gozamena!. Sormena, ukimena, koloreak, formak, zaratak, sailkapenak etab. landu ahal izan genituen baina, garrantzizkoena badakizue zer izan zen? ba

ZIRKOA!

Pasa den asteazkenean, otsailaren 19an, 4 urteko gelako ikasleen zirko emanaldia izan genuen! Denetarik zegoen zirkoan: Aurkezle paregabeak, lehoi beldurgarriak, elefante erraldoiak, tximino jostariak, domatzaile ausartak eta pailazo barregarriak! Nahiko barre egin genuen! Baita abestu ere: Prapra, Prapra… tzunpa tzunpa

LABORATEGIAN!

Pasa den asteartean, otsailaren 11ean,  5 urteko geletako ikasleok, ikertzaile ospetsuenen paperean jarri eta eskolako laborategira joan ginen!! Gorputzaren gaia lantzen ari ginela aprobetxatu genuen, eta bertako tresnak erabiliz, gure barruko organo eta hezurrak hobeto ezagutzeko aukera izan genuen!! Zenbat

H.H. argi moreen magiaz estalirik

Pasa den astelehen eta asteartean, H.H.-ko ikasleek argiekin eta itzalekin jolasean aritu ginen, H.H.ko bideo gelan: Esperimentazio tailer batean parte hartzeko aukera izan genuen! Argi moreak ipini genituen, gela paper zuriz eta kolore fosforeszentez josi genuen. Globoak atera genituen, eta

5 urtekoak aktore lanetan!

Neguaren gaiarekin batera, Makilakixkiren ipuina landu genuen 5 urteko gelako ikasleak. Hau dela eta, pasa den ostiral eta astelehenean emanaldi berezia izan genuen: 3 eta 4 urteko ikasleak izan ziren gure ikusleak! Antzerki emanaldia oso dibertigarria izan zen, ederki pasa

Kartoizko kajekin tailerra

Abenduaren 11ean, 2 urteko gelakoek kartoizko kajekin tailerra izan genuen, a ze gozamena! Barruan- kanpoan, gainean- azpian, altua- bajua, handia- txikia, oreka- desoreka, irudimena, lankidetza…etab. landu genituen eta gu konturatu gabe.  Edozein material bihurtzen dugu guk jostailu, nahi diogun zentzua

HAUR HEZKUNTZAKOAK GURE MONJEKIN KANTUAN

Abenduaren 5ean, gabonak gero eta gertuago zeudela aprobetxatuz, 5 urteko haurrak gure ikastetxeko monjen etxera joan ginen gabon kantak abestera eta beraiekin hizketalditxo goxo bat izatera. Din dan don, Alaken edota Olentzero bezalako kantak abestu genituen, eta horretarako, musika tresna

EUSKARAREN EGUNA

Abenduaren 3an, Euskararen Eguna ospatu genuen ikastetxean. Goizean goizetik hainbat ekintza burutu genituen, hala nola, euskararen inguruko horma-irudi ezberdinen erakusketa, euskararen inguruko hausnarketa, “Hitz eta Pitz” lehiaketa, filmak euskaraz…Primeran pasatu genuen eta honen erakusgai dituzue web orrialdean zenbait argazki. Mila

IRAES 21 TALDEA

IRAES 21 ikasleak “Eskola Jasangarriek” osatzen duten IRAES 21 sarearen azpi-sare bat da. Bertan ikasleek hartzen dute protagonismo osoa esperientziak trukatzen, proposamenak egiten, eskolako eta erkidegoko Konferentziak prestatzen, edo estatu zein nazioarte mailako esperientzietan beste ikasleekin parte hartzen. Helburu nagusia

ABENDUAK 3A,EUSKARAREN EGUNA

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko eguna ospatzen da eta gure ikastetxean, festa giroan ekintzaz beteriko eguna izango dugu. Hemen luzatzen dizuegu 2013.urteko Euskararen Eguneko egitaraua: GOIZEZ HH: “Dortoki” maskota margotu eta koilareak egin. LH: 1.zikloa: “Dortokiren lagunak” horma-irudia osatu. 2.zikoa: Euskal

ANTZERKIA EGITEN!

Pasa den asteazkenean, azaroak 27an, 3 eta 4 urteko haurrak, elkarri ipuinak kontatzen aritu ginen. 3 urtekoek, 4 urteko haurrei “Txanogorritxoren”  ipuina kontatu zieten. A ze beldurra pasa genuen otsoa etorri zenean! Bestetik, 4 urteko haurrek, 3 urteko geletara joan,

Udazkeneko Festa HHn

Udazkenaren gaia lantzeko asmoz, hainbat ekintza burutu ditugu 2, 3, 4 eta 5 urteko haurrek: Hostoak bildu genituen, Forondara joan ginen, hostoekin jolastu genuen… Gaia borobiltzeko, azaroaren 21an,  Udazkeneko  Festa antolatu genuen, bertan, gaztainak danbolinean erre eta jan genituen, hostoak

Kafe tertulia

Lehengo ostiralean, azaroak 22an, kafe tertulia izan genuen 2 urteko gelako guraso eta irakasleek. Egokitzapena ardatz nagusitzat  harturik, guraso nahiz irakasleok, esperientziak eta bizipenak elkarbanatu genituen.   Giro alai eta ederrean ,famili eta eskolaren arteko harremana sendotzeko balio izan zigun esperientzia

“HAZI, BIZI, HEZI” Bizipen Tailerrak

“HAZI, BIZI, HEZI” Bizipen Tailerrekin, eskola eta familien arteko topaketa eta elkarlanerako gune bat sortzea izan dugu helburu. Hala, gure ikasleen onerako, eskola eta familien artean konplizitatea, hurbiltasuna eta lagunartea sendotzea nahi izan dugu. Horretarako, azaroan zehar, 2, 3, 4

Dortoki irakasle

Duela bi urte gure ikastetxean euskararen erabilera sustatzeko eta zuzentasunez jarduteko maskota berria jaio zen: “Dortoki”. Gure pertsonaiaren irudiak ikastetxea osatzen dugun ikasle, irakasle, guraso eta langileen euskara maila eta kalitatea hobetzea eta bere presentziaren laguntzaz, euskara hizkuntza normalkuntzaren prozesuan

Aldizkari digitalak

Dakizuen modura, komunikazio egoki eta zuzena  izatea da gure helburu nagusienetariko bat eta hori lortzeko asmoarekin berrikuntza ugari egin ditugu azken denboraldian. Gaur egun ditugun informaziorako eta komunikaziorako teknologiak aprobetxatuz bide ugari ditugu Ikastetxeko informazioa helarazteko, eta baita, zuek guri

"Globo festa" tailerra

Ostegunean, azaroaren 7an, ” globo festa” tailerra izan genuen 2 urteko gelakoek. Lehenengo tailer hau koloretsua eta erakargarria izatea nahi genuen, eta puzgarrien eta andereñoen biriken laguntzaz gela globoz betetzea lortu genuen.Tailer honen bidez hainbat kontzeptu landu ahal izan genituen:

ELIKADURA BEREZIAK

Azken aldian antzeman dugu gero eta ikasle gehiago ditugula elikadura behar bereziekin. Bertan sartzen dira, elikadura alergiak dituzten ikasleak, hau da hainbat elikagai hartzea zehatz-mehatz debekatua duten haurrak eta, bestetik, elikagai bereziak behar dituztenak. Hau dela eta, nahiz eta jakin

3 urtekoak txerrikumeen etxeen bila

3 urteko geletan hiru txerrikumeen istorioa lantzen ari garela aprobetxatuz, pasa den urriaren 23an,  Forondara joan ginen txerritxoen etxeak bilatzeko asmoz. Baina otsoa ez zen inondik inora azaldu! Eskerrak!!! Gainera, mendi puntatik, gu bizi garen etxeak ere ikusi genituen: tamaina,

5 urtekoak… Sahara ezagutzen!

HH 5 urteko geletan Gulliver-en bidaiaren inguruko ipuina lantzen aritu ginela aprobetxatuz, Zumaiako Darahli elkarteko kide batzuk gonbidatu genituen. Horrela, pasa den asteartean, urriaren 23an, gure ikastetxeko ikasle ohi batzuk etorri ziren 5 urteko gure geletara Saharako bizimoduaren berri ematera.

Garraioak lantzen

Pasa den ostegunean, urriaren 3an, HH 5 urteko ikasle eta irakasleak, garraioen eta bidaien gaia lantzen ari garela aprobetxatuz, Zumaian zehar ibili ginen garraio mota ezberdinak ikusten. Tren geltokira joan ginen, baita autobus geltokira ere. Bertan, trena agurtu ondoren, autobusak,

ZIRKULARRAK

Gure helburu nagusienetariko bat, zuekin, gurasoekin, komunikazio bikain eta eraginkorra izatea da eta bide batez, ikastetxe jasangarri modura gure ekarpena egin nahi diogu ingurugiroari. Horregatik, eta arazo tekniko batzuei aurre egin ondoren, ikastetxeko zirkular guztiak posta elektronikoz bideratzeari ekin genion

2013/14 jangela zerbitzua

2013/2014 ikasturteko jangelari dagokion informazioa dagoeneko eguneratua dagolea adierazi nahi dizuegu eta baita, inskipzioa egiteko aukera ere. Horretarako, eta informazio gehiago lortzeko ere, beheko loturetan klik egin besterik ez duzue egin behar, edota, web orriko atal bakoitzaren barruan Jangela atelera