Eskaintza

Gure Batxilergoaren HELBURUA

“Ikasle guztien beharretara egokituz aukera guztiak bermatuko dituen eta ondorengo ikasketak baldintzatuko ez dituen Batxilergoa”.

MODALITATEAK

Bi modalitate:

  • Zientziak
  • Giza eta Gizarte Zientziak

EZAUGARRIAK

  • Modalitate zein hautazko arloetan talde txikietan lan egiteko aukera, ondorioz, arreta eta jarraipen pertsonalizatuagoa.
  • Tutoretzarako astean ordu bat. Alde batetik ikasleen autonomia eta ardura bultzatzeko eta bestetik ikasleari jarraipena, laguntza eta babesa emateko.
  • Gure hezkuntza ereduaren arabera pertsonak bere osotasunean hezten ditugu, ez soilik akademikoki, pertsonaren garapen integrala bilatzen dugulako. Bide honetan Batxilergoko ikasleak boluntariotza esperientzia batera hurbil daitezen “EGUZKI-ZURI” heziketa proiektua sortu dugu. Horretarako Kultura Erlijiosoko (erlijioko) ikasgaiaz baliatuko gara. Ikasgai hau Batxilergoko 1. mailan soilik eskaintzen da eta  astean bi ordu dituenez, ordu bat  elkartasun eta lankidetza ekintza boluntarioak burutzeko eta bestea proiektu hauek antolatzeko erabiliko dira.
  • Gorputz Hezkuntzako ikasgaia ingelesez ematen da.
  • Ikasleentzat orientazio zerbitzua.
  • Euskarako EGA azterketarako prestakuntza.
  • Ikasleek ikastetxeko instalakuntzak orduz kanpo erabiltzeko aukera.
  • Punta puntako instalakuntzak. Erabiliko diren gela arruntak, laborategia, tailerra… berrituta. Eztabaidarako, ideiak partekatzeko, aurkezpenetarako gune berezituak …