DBH-ko gunea

Gune honetan, DBH-ko informazio orokorra aurkituko duzue. Atal honekin, zuen semea edo alabaren zikloko informazio zuzena aurkituko duzue, era erraz eta erosoan.

Zientzia Astea 2017

Azaroaren 9an DBH 3. mailako ikasleok Donostiara joan ginen EHUk antolaturiko Zientzia Astearen baitan ikusgai zeuden stand ezberdinez gozatzeko asmoz. Aurtengoa Donostiako erdigunean kokatua dagoen Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan antolatu zuten. Bertan, makina bat zientzia txoko eta jarduera izan

4. DBH Bilbon

Azaroaren 2an 4. DBHko ikasleok Bilbon egun pasa ederra egin genuen. Bilbo ezagutzean gain Guggenheim museoaren XX. urteaurrenaz gozatzeko aukera izan baikenuen.

EITB eta Eureka Zientzia Museora bisita

Urriaren 24ean, DBH1eko ikasle eta tutoreak, Donostiako EITB eta Eureka Zientzia Museoan egon ginen. Goizean, euskal telebistako instalakuntzak erakutsi zizkiguten. Benetan esperientzia polita izan zen, kamara, dekoratu eta mikrofono tartean ibiltzea. Ondoren, zerbait jan eta atseden hartu ondoren, Zientzia Museora

GASTEIZ

Urriaren 23an Gasteizera  joan ginen 2. DBHko ikasleak. Bertan LEGEBILTZAR-ETXEA ikusi genuen. Horretarako gia bat geneukan zeinek egoitzaren toki esanguratsu edo garrantzitsuenak erakutsi zizkigun( osoko bilkuren aretoa, prentsaurre gela,…)baita berorren historia eta funtzionamendua ere. Benetan esperientzia aberasgarria eta aldi berean

M&J + GKN Driveline Zumaia: Pertsona + berrikuntzaren aldeko apustua

Maiatzaren 25ean, M&J ikastetxeko  baltxilergoko ikasleok Zumaiako GKN Driveline enpresa ikusteko aukera izan zuten. GKN Driveline Zumaia enpresa GKN multinazionalaren barnean  dago eta automobil-industriarako osagaiak diseinatu eta egiten ditu. Ayra Durex bezala ezagutzen genuena, gaur egun mundu mailan  automobil industrian

EGUN PASA URDAIBAIEN

Maiatzaren 25ean, 2.DBHKO ikasleak Urdaibaien izan ziren. Bertan ekintza desberdinetan parte hartu zuten. Goizean, talde batek kanoan zeharkaldia egiten zuen bitartean, beste taldeak paddle egin zuen. Arratsaldean, berriz, alderantziz. Korronteak zirela eta, goizeko lana errazagoa izan zen. Gustura ibili ziren

1. DBH SOBRON ABENTURA PARKEAN

Maiatzaren 22an, DBHko 1. mailako ikasleak Sobron abentura kirol zentrora gerturatu ziren. Bertan, uretako eta lehorreko ekintza desberdinak burutu zituzten: Kayak, SUP eta abentura parkea. Zumaiara nekatuta baina gustora bueltatu ziren.

LONDON CALLING!

Maiatzak 15etik 18ra DBH4. mailako ikasleak Londresen izan ziren ikasketa amaierako bidaia zela eta. Lau egunetan hiri zoragarri honetako lekurik esanguratsu eta interesgarrienak ezagutzeko aukera izan zuten ikasleek( Candem Town, Westminster inguruak, Portobello Road, …). Beraientzat esperientzia paregabea izan zen

3. DBH IrriSarri parkean

  Maiatzaren 22ean, 3. DBHko ikasleak beraien irakasleekin batera IrriSarriko parkera joan ginen dibertitzeko asmoz. Baita lortu ere. Egun osoko ekintzak izan genituen arnesak jantzita tirolinak, abentura kanpoak, bizikletak, … Gustora itzuli ginen Zumaira egun zoragarria igaro eta gero.  

EUSKADIKO XV. OLINPIADA MATEMATIKOA

DBH bigarren mailako ikasleek parte hartu dute Euskadiko XV.Olinpiada Matematikoan. Lehenengo fasea ikastetxean egin zen  martxoaren 17an eta bigarren mailako ikasle guztiek parte hartu zuten.Bigarren fasea Donostian egin zen maiatzaren 13an. Han izan ziren gure bi ikasle : Alex Otaño

BABESTU DEZAGUN GURE ITSASERTZA!!!

Maiatzaren  9an,   DBHko 3. Mailako  ikasleok  Europako  Surfrider Foundation  Gobernuz kanpoko elkarteak  antolatutako ekimenean  parte hartu genuen Giza jardueraren  ondorioz ( 206 kilo hondakin plastiko botatzen dira ozeanoetara segundoro ),gure ozeanoak zabortegi batean bihurtu ditugu. Egoera honetaz kezkatuta ez

3.DBHko irteera

Maiatzaren 4an bigarren hiruhilabeteko irteera egin genuen. Arantzazutik Urbiara joan ginen mendi buelta ederra eginez. Eguraldiaren laguntza izan genuen eta paraje zoragarriak ikusteko aukera izan genuen.        

ZUMAIA-ZARAUTZ

Martxoak 30an, 1. DBHko ikasleek Zumaiatik Zarautzerako bidea egin genuen oinez, Urola kosta jarraituz. Getaria aldean, txakolinaren erreinuan, etenaldi bat egin genuen. Bertan, Azkizungo frontoian eskupilotan jolastu ginen, baita sokasaltoan ere. Ondoren San Antoneko arratoia aurrean genuela hamaiketakoa hartu eta

2. DBH ZUMAIA – SAKONETA

Martxoaren 30ean, 2. DBHko irakasle eta ikasleok  Zumaiatik Sakonetarako bidea egin genuen oinez, Talaia ibilbidea jarraituz. Elorriagan hamaiketakoa eta atseden txiki bat egin ondoren  bidea jarraitu genuen. Portutxikiko begiratokitik pasa ondoren, Sakonetara iritsi ginen. Marea beheran agertzen den harrizko plataforma

Zumarragatik Azkoitira

Atzo, martxoaren 30ean, DBH 4. mailako ikasleak 2. ebaluazioko irteera egin dugu Zumarragatik Azkoitira doan bidegorritik. Eguraldia lagun, Urola ibaiaren bailara zeharkatzen zuen trenbidearen bidetik ibilaldi ederraz gozatu  dugu, 16 kilometro guztira. Lehen geldialdia Aizpurutxon izan da. Bertan, hamaiketakoa egin

Zumaia Ezagutzen

“Zumaia Ezagutzen” ingurumen-heziketa kanpainaren barruan, DBH 1.mailako ikasleak “Zumaia eta artea” unitatea landu dute. Unitate honen helburu nagusiak: Zumaiako historiaren garapena ezagutzea. Herriko eraikin esanguratsuenak aztertzea, haien testuinguruetan, eta ezaugarrietan sakontzea. Bi ataletan banatu da ekintza hau; alde batetik, ikasgelako

SARA MANCISIDOR BERRIRO PODIUNEAN

Urtarrilaren 29an, Donostiako Nazioarteko Krosa jokatu zen Lasarteko hipodromoan. Sara Mancisidorrek, kadete mailan, lasterketa bikaina egin ostean, hirugarren postuan helmugaratu zen. Aurten ere, iaz bezala,  denboraldi bikaina ari da burutzen bai krosean baita pista estalian ere. Datozen asteetan, Euskadiko Kros

III. ESTATUKO CONFINTean GURE IKASLEAK

Aurreko astean esan bezala, IRAES 21 eskola jasangarrien euskal sareak azaroaren 16a eta 19a bitartean Logroñon egin den“Lurra zain dezagun” III. Confint – Gazte Konferentzian parte hartu du. Bertan, jasangarritasunaren alde lan egiten duten 10 sare ezberdinetako gazteek hartu dute

M&J IKASTETXEA, ESKOLA JASANGARRIAREN EUSKAL SAREKO ORDEZKARI

Aurreko ikasturtean Busturian (Bizkaian) egin zen konferentzian, Eskola Jasangarriak diren Euskal Herriko 6 ikastetxe izan ziren aukeratuak IRAES Euskal Sarearen ordezkari izateko, horietariko bat M&J Ikastetxea izanik. IRAES 21 eskola jasangarrien euskal sareak azaroaren 16a eta 19a bitartean Logroñon egingo den

3.DBH Donostian

Azaroak 3an 3. DBHko ikasleak Donostiara joan ginen bi helbururekin: bata Tabakalera ezagutzea eta bestea Zientzia asteaz gozatzea. Horretarako lehenengo Tabakalerara joan ginen bisita gidatua egitera. Harrigarria izan zen, zenbat aukera kultur ekitaldietan parte hartzeko eta gure proiektuak aurrera eramateko.

IRTEERA DONOSTIA

Urriaren 24an Donostiara joan ginen 1. DBHko ikasleak. Lehenengo, Miramonera gerturatu ginen EiTBko instalazioak eta platoak ikustera, komunikazioaren mundua ezagutzeko asmoz. Ondoren, astroak eta izarrak zain geneuzkan Eureka Zientzia Museoan. Bertan, “Lurra Unibertsoan” tailerra egin genuen Eguzki Sistemaren egitura, gorputz

IRTEERA GASTEIZ

Urriaren 17an Gasteizera joan ginen 2DBHko ikasle eta tutoreak. Bertan LEGEBILTZAR-ETXEA ikusi genuen. Horretarako gia bat geneukan zeinek egoitzaren toki esanguratsu edo garrantzitsuenak erakutsi zizkigun( osoko bilkuren aretoa, prentsaurre gela,…)baita berorren historia eta funtzionamendua ere. Benetan esperientzia aberasgarria eta aldi

KIROL EMAITZA BIKAINAK AZKENALDIAN

Azken asteburuetan, Nerea Aizpuruak, Aimar Insaustik, Janire eta Annette González de Etxabarrik eta Garazi Bergarak kirol emaitza bikainak lortu zituzten kirol modalitate desberdinetan. Ekainaren 18an, Zumaian ospatu zen denboraldiko azken txirrindularitza proba eta denboraldia ezin hobeto bukatzea lortu zuen Garazi

EUSKADIKO 14.OLINPIADA MATEMATIKOA

DBH bigarren mailako ikasleek parte hartu zuten Euskadiko 14.Olinpiada Matematikoan. Lehenengo fasea ikastetxean egin zen  martxoaren 4an eta  bigarren mailako ikasle guztiek parte hartu zuten. Bigarren fasea Donostian egin zen maiatzaren 14an. Han izan ziren gure bi ikasle : Ainhoa

FELIX URANGA ESPAINIAKO TXAPELKETAN AZPITXAPELDUN

Ekainaren 11ean, Aranjuez herrian ospatu zen Espainiako piraguismo txapelketa. Bertan, gure ikasle den Felix Uranga eta ikasle ohi dugun Mikel Casquerorekin batera, K2 modalitatean 2.postuan helmugaratu ziren, Espainiako txapeldunorde titulua eskuratuz. Bestalde, Unai Casquero beste bikotekide batekin, hauek ere K2

MUNDUKIDE, M&J-ko ELKARTASUN ELKARTEA

Maria eta Jose Ikastetxean Balioen Hezkuntzak lehentasuna du. Askotan nahastu egiten ditugu hezkuntza eta ezagutzak bereganatzea, eta programa akademikoak gainditzea tituluak eskuratzearekin. Heztea hori baino askoz ere gehiago da. Baina balioak ideiak diren arren, inoiz ez dute maila intelektual hutsean

EMAITZA BIKAINAK ATLETISMOAN ETA ZESTA PUNTAN

Maiatzaren 21ean, bakarkako Gipuzkoako zesta punta txapelketaren finalak jokatu ziren Mutrikuko frontoian. Kadete mailan, bi zumaiar neurtu ziren: Eduardo Agirrek 25-7 emaitzarekin irabazi zion Julen Lopezi. Maiatzaren 28an berriz, Zorrozako atletismo pistan jokatu zen Euskadiko txapelketan, Sara Macisidorrek 3000 metroko

ESUBALOIKO EUSKADIKO TXAPELDUNAK

Pasa den asteburuan, Pulpo taldeko infantil neskak eta mutilak, eskubaloiko Euskadiko txapelketa irabazi zuten Zorrotzako kiroldegian. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako txapeldunak bildu ziren Bilboko Zorrotzako kiroldegian. Bi taldeek bina partidu jokatu zituzten Araba eta Bizkaiko taldeen aurka. Zumaiarrek, bi partiduak

ABENTURAZ BLAI SOBRONEN

Astelehen honetan, maiatzak 16, DBH 1eko ikasleak Sobron herrian izan ziren, bertan hainbat ekintza egin zituztelarik. Ebro ibaian piragua eta SUP praktikatzeko aukera izan zuten, eta esan beharrik ere ez dago denak uretan blai bukatu zutela. Momentu ederrak pasa genituen!

ESKUBALOIKO GIPUZKOAKO TXAPELDUNAK

Pasa den asteburuan, Pulpo taldeko infantil neskek eta mutilek,  eskubaloiko Gipuzkoako txapelketa irabazi zuten Usurbilen. Infantil neskak, finalean, Elgoibarko Cometel taldeari gailendu zitzaizkion 20-16 emaitzarekin eta mutilek, berriz, Bidasoa taldea hartu zuten menpean 26-25 emaitzarekin. Bi taldeek, datorren asteburuan Bilbon

2. DBH URDAIBAI

Maiatzaren 16an, DBHko 2. mailako ikasleak Urdaibai abentura kirol zentrora gerturatu ziren. Bertan, uretako ekintza desberdinak burutu zituzten: kanoa eta SUP. Arketako portu txikitik atera ziren, eta mareen noranzkoari jarraituz, barru-barrutik ezagutu zuten ingurune zoragarri hau, era atsegin eta dinamikoan.

CARITAS

Apirilaren 28 an, dbh-ko gela guztietara caritaseko erakustaldi bat izan zuten. Landu dituzten gaiak ekonomia, pobrezia, bidezko merkataritza… izan dira.Gaiari loturiko zenbait bideo ikusteko aukera izan zuten ikasleek. Saioaren amaieran gaiarekin loturiko hainbat produktu dastatzeko aukera ere izan zuten. Oso

VII EUSKAL CONFINTa

Apirilak 27an, Euskadiko Biodibertsitate zentroan ( Busturia) bildu ginen Euskal Herriko beste Eskola Jasangarrien ordezkariekin VII. Euskal Confint ospatzeko. Bertan,jasangarritasun ziurtagiria duten Euskadiko ikastetxeak bildu ginen. Gure ikastetxetik Iraes 21 ikasleak taldea osatzen dugun 4 ikasle joan ginen bertara; Maite

2. DBH ZUMAIA – SAKONETA

Apirilak 18an, 2. DBHko ikasleek Zumaiatik Sakonetarako bidea egin genuen oinez, Talaia ibilbidea jarraituz. Elorriagan hamaiketakoa eta atseden txiki bat egin ondoren bidea jarraitu genuen. Portutxikiko begiratokitik pasa ondoren, Sakonetara iritsi ginen. Marea beheran agertzen den harrizko plataforma zabal horretan,

1.DBH ZUMAIA-ZARAUTZ

Apirilak 14an, 1. DBHko ikasleak Zumaiatik Zarautzeko bidea egin genuen oinez. Zelaiez, itsaslabarrez, itsasoaz, mahastiez, … gozatuz Zarautzera iritsi ginen. Bertan bazkaldu eta hondartzan jolastu ondoren etxeruntz abiatu ginen trenez. Arratsalde bikaina Zarautzeko hondartzan!

Bidea eginez

Urola ibaia Zumaia eta Zumarragaren arteko uztarria, azken hau Miguel Lopez de Legazpiren herria, Urola ibaiaren gardentasuna ikusirik harrituta, Urola trenaren txikitako oroitzapenak, errepide zigi-zagatsua, istripua, euria barra barra, hotza,ur jauzi zoragarriak, San Telmoak gora eta behera, kexa, negarra, irribarrea,

KIROL EMAITZA BIKAINAK ASTE SANTUKO OPORRALDIAN

Kirol emaitza bikainak lortu dituzte M&J Ikastetxeko ikasleek Aste Santuko oporraldi garaian kirol modalitate ezberdinetan. Hasteko, martxoaren 20an, Zestoan ospatu zen herri krosean, Sara Manzisidor eta Pedro Henrike 1. postuan helmugaratu ziren eta Laia Zendoia, Walid Meftah eta Anas Meftahek

ESKOLA CONFINTa

Apirilaren 6an , IRAES IKASLEAK TALDEKO kideak Eskola Confinta ospatu zuten DBHko ikasleekin. Horretarako lehendabizi DBH osoa areto nagusian elkartu ginen. Bertan Iraes 21 ikasle taldeko kideak aurkezpen bat egin zuten. Bi helburu zituen aurkezpenak: – Lehenengo helburua Iraes taldea

DBH 3 URBIAN ELURRETAN

Martxoaren 17an DBH3. mailako ikasleek mendi irteera polita egin zuten. Urbiara joan ziren eta denen gozamenerako elurrez jantzita zegoen mendia. Behar bezala ekipatu ondoren eta eguzkia lagun izanik egun zoragarria bizitzeko aukera izan zuten gure ikasleek.

DBH1: KONPOSTAJEA ESKOLAN

Eskola Agenda 21en barruan, aurten ZISARE programa jarri dugu martxan eskolan. Helburu nagusia, beraiek sortzen dituzten hondakinetatik abiatuta, ikasleak materia organikoak izan dezakeen balioaz jabearaztea da. Programaren barruan ikasleek hainbat unitate didaktiko lantzen dituzte (hondakinen murrizketa eta birziklapena; konpostagailu barruko

ONTZIGINTZA ZUMAIAN

“Zumaia Ezagutzen” ingurumen-heziketa kanpainaren barruan, DBH 2.mailako ikasleak “Ontzigintza Zumaian” unitatea landu dute. Unitate honen helburu nagusiak: • Zumaiarrek historian zehar izan duten bizimodua ezagutzea. • Egungo ontziola baten funtzionamendua ezagutzea. Bi ataletan banatu da ekintza hau; alde batetik, ikasgelako

SOS AFRIKA

Gaur, DBH 2. mailako ikasleek Afrkarako jaso zen arropa eta zapata erabiliak biltzen ibili dira. Aurten ere, gelaz gela ibiltzeak emaitza onak utzi dizkigu. Bestalde, janari bilketa ere arrakastatsua izan zen eta gure asmoa haiekin batera bidaltzea zen, baina zoritxarrez

DBH1: ZUMAIA ETA ARTEA

Joan den astean, DBH 1. mailakoek  “Zumaia eta Artea” gaia landu zuten, Araziren eskutik. Saio honek bi zati izan zituen: 1. zatian, Zumaiako historia eta arteari buruzko teoria pixkat entzun ondoren, talde lanean, Zumaiako eraikuntza garrantzitsuenak aztertu zituzten. 2. zatian,  herrian zehar ibili

IRAES 21, 4. lana

Iraes taldeko ikasleen taldeak, Iraes Sarerako 4. lana egin dugu.  4. laneko gaia Zumaiako biodibertsitatea izan da. Horretarako gure herriko zuhaitz eta animalia aipagarrienak azaltzeko eskatu digute. Nola ez, aukeraketa erraza izan da, animalia, olagarroa aukeratu dugu eta zuhaitza berriz,

Adi-adian Hezkuntza-modulua Maria eta Jose ikastetxean

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza eta Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiarekin elkarlanean Adi Adian izeneko hezkuntza moduloa jarri dugu martxan. Biktimen testigantzak entzuteko esperientziaren bidez bidegabekeriak sufritzen eta jasaten dituzten pertsonekiko enpatia sentitzeko gaitasuna garatzea da gure helbururik garrantzitsuena.

BAKEAREN EGUNA

Urtarrilak 29an, hezkuntzan azpimarratu behar diren baloreen artean tolerantzia, elkartasuna, konkordia, Giza Eskubideen errespetua, indarkeria eza eta bakea daude.  Egun honetan gure ikastetxea , arraza, kultura eta erlijio desberdinetako pertsonentzako, bakea eta ulermenaren aldeko lekukoa  izango da Egun horretan Indiako lider nazionala

"Piztu Itxaropena", SAHARAren aldeko Euskal Karabana

Urtarrilaren 23an amaitu zen sahararen aldeko janari bilketa kanpaina gure ikastetxean. Ekimen  honen helburu nagusia  saharako herriak errefuxiatuen kanpamenduetan pairatzen ari den oinarrizko elikagai falta asetzea izanik, gure esker ona adierazi nahi dizuegu ekimen honetan parte hartu duten persona guztiei.

SARA MANCISIDOR BERRIRO PODIUNEAN

Urtarrilaren 17an, Memorial Bolunburu Krosa jokatu zen Arrateko kanpan Eibarren. Sara Mancisidorrek, lasterketa bikaina egin ostean, beste garaipen bat erdietsi du eta aurtengo denboraldian, Irungo krosean izan ezik, gainontzeko krosetan podiumean izan dugu. Datozen asteetan, Elgoibarko eta Lasarteko kros ospetsuak

SARA MANCISIDOR PODIUMEAN

Abenduaren 14an, Gipuzkoako Kros Txapelketa jokatu zen Ordizian. Sara Mancisidorrek lasterketa bikaina egin ostean 3.postua lortu zuen. Denboraldi bikaina egiten ari da Sara eta orain arte egin dituen bost krosetan izugarrizko emaitza onak lortu ditu. Esaterako, Zarautzeko krosean garaipena lortu

TELMO TRENADO IKASTETXEAN

Zer esana duten herritarrak ikastetxera solas egitera gonbidatzeko ohiturari jarraituz eta Euskararen Eguna aitzakiatzat hartuta, ikasle ohi den Telmo Trenado “youtuber” eta azti zumaiarra izan genuen M&J Ikastetxean. DBH 2. mailako ikasleek Telmoren ibilbide interesgarriaren berri izateko aukera izan zuten.

AIZPURUA AHIZPAK MADRILEN

Pasa den abenduaren 7 eta 8an, Espainiako mahai-tenis txapelketarako sailkatze fasea jokatu zen Madrilen. Bertan, Maria eta Jose Ikastetxeko bi ahizpek hartu zuten parte, Maite eta Nerea Aizpuruak hain zuzen ere. Txapelketa bikaina jokatu ostean, Maitek, infantil mailan, bigarren postua

LAU IKASLE EUSKADIKO ESKUBALOI SELEKZIOAREKIN

Abenduaren 6 eta 7an, eskubaloi selekzioen lagunarteko partiduak jokatu ziren Madrilen. Bertan, Maria eta Jose Ikastetxeko Jone Aguado, Maria Amonarriz eta Ainhoa Larrañaga, infantil mailan eta Joseba Etxabe, kadete mailan, Euskadiko selekzioarekin jokatu zuten. Hiru selekzioek hartu zuten parte lagunarteko

EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU

  Abenduaren 3an, euskararen nazioarteko eguna dugula eta, hainbat eta hainbat ekintza antolatu ditugu M&J Ikastetxean. Nahiz eta ostegunean bertan, goiz eta arratsaldez ekintza ugari izan, aurreko larunbatean hasi ginen herrian antolatu zen Euskararen ura, eskutik eskura ekitaldiarekin. Giro onean,

AZTERKOSTA 2015-2016

Urtero Maria eta Jose ikastetxeko DBH-ko ikasleek Eusko Jaurlaritzak bultzatzen duen Aztertu programan hartzen dugu parte, natur zientziako irakaslearekin batera. Kanpaina horren sorburua COAST-WATCH programa europearra da: ingurumen –hezkuntzan eta herritarren parte hartzean oinarritutako proiektua hain zuzen, Europako itsasertzeko egoerari

DBH4-ko ikasleak EITB-ko "Buru Bero" telebista saioko grabaketan.

Atzo,azaroaren 11a, DBH4ko ikasleak EITBko “Buru Bero” izeneko telebista saioko ikusle bezala aritu ziren. Kike Amonarrizek aurkeztutako lehiaketa oso interesgarria iruditu zitzaien. EITBko grabaketa talde oso gustura geratu zen eta asko eskertu zieten gure ikastetxeko ikasle eta irakasleei, han egon

MARIA ETA JOSE IKASTETXEKO 4.DBH-koak GUGGENHEIMEN

Pasa den ostiralean, urriak 30, Maria eta Jose Ikastetxeko DBH 4ko ikasleok Bilbon aurkitzen den Guggenheim museo famatuari bisita egiteko aukera izan genuen. Bertan, Jean-Michel Basquiat, Punki mugimendu hastapenetan izen handia izandako artista famatuari buruzko erakusketa bikaina ikustea suertatu zitzaigun.

DBH 3. MAILAKO IKASLEEK ZIENTZIAREN KARPA BISITATU ZUTEN

Azaroak 5ean DBH 3ko ikasleek goiz pasa interesgarria egin zuten Euskal Herriko Unibertsitateak Donostian antolatu zuen Zientziaren Karpa ikusten. Hamabi stand desberdin zeuden ikusgai eta hauetan jolasaren bidez eta era guztiz ludikoan ezagupenera iristeko bideak eskaintzen ziren. Edizio honetan, besteak

1.DBHko ikasleak Donostian

Urriaren 27an  1. DBHko ikasleak Donostiara egin genuen irteera.  Lehendabizi EITBko instalazioak ikusi genituen Miramonen. “Gu ta  gutarrak”, “ Sin ir mas lejos”, “Sorgintxulo”… grabatzen diren platoak ikusi genituen. Bestalde Euskal Telebistako serie berriaren grabaketa ikusteko aukera izan genuen, “eskamak

DBH 2. mailako Ikasleak Tolosan eta Idiazabalen

Euskal Herriko kalitatezko  produktuen ezaguera sustatu ahal izateko, produktu horiek ekoizteko, transformatzeko eta lantzeko prozesua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan genuen Eusko Jaurlaritzak antolatutako “Kalitatea Topera” programarekin. Urriak 26an DBH 2.mailako ikasleak Tolosako Babarrunaren sailkapen eta ontziratze zentrora joan ginen.

M&J IKASTETXEKO IKASLEAK CARTOONING FOR PEACE EKIMENEKO BIDEOAN

Gipuzkoako Foru Aldundiak giza eskubideen inguruko heziketa gizartean sustatzeko helburuarekin, Giza Eskubideak Marrazten ekimena jarri zuen abian. Ekimen honen helburua  gazteak heztea, kontzientzia sortzea eta ikuspegi kritikoa lantzea dira. Horretarako tresnak izan dira Cartooning for peace nazioarteko erakusketa- adierazpen askatasuna

CARITASEKO PROIEKTUAK EZAGUTZEN

Maiatzak 26an DBH 4ko ikasleok Caritas gertuagotik ezagutzeko aukera izan genuen. Goizean Aterpe proiektua ikusi genuen, premia duten pertsonei harrera egitea eta laguntzea helburu duen zerbitzu bat. Ondoren, Artzain Onaren Katedralaren atzealdean kokatutako Eutsi, alkohol-mendekotasuna duten pertsonekin lan egiten duen

2.DBH URDAIBAIN

Maiatzaren 18an, 2.DBHko ikasleak Urdaibaira  joan ginen urte amaierako ibilaldia egitera. Goizean goiz irten ginen eta bertan goizean eta arratsaldean ekintza desberdinak izan genituen: – Kanoak: binaka ibili ginen piraguetan eta jolas pila bat egin genuen. – Paddle-SUP: ikasteko aukera

Cartooning for Peace – Bakerako Marrazkiak

Maria eta Jose ikastetxeko 3. eta 4. DBHko ikasleok ‘Cartooning for peace’ izeneko erakusketan parte hartu dugu . Erakusketaren helburua Giza Eskubideen kontzeptu nagusiak lantzea izan da. Erakusketan hainbat dinamika egiteko aukera izan dugu: ‘Cartooning for Peace’ zer den eta zergatik sotu

CARITAS DBHn

Lehengo asteartean, abenduaren 16an, DBHko 1,3 eta 4.mailako ikasleok Gipuzkoako CARITASeko proiektu desberdinak ezagutzeko aukera izan genuen. DBH 1-eko ikasleok, Laguntza Etxea-ko arduradunei esker,Gipuzkoako inmigranteen errealitatea ezagutzeko aukera izan genuen. DBH 2-ko ikasleok, Sarean izeneko proiektua aztertu genuen, hau da,

Zientziaren karpa

Joan zen ostiralean, azaroak 1, DBH 3ko ikasleak ikasturteko lehenengo irteera izan genuen Donostiara. Gure jomuga Buen Pastor aurreko plazan Zientziaren Astea ospatzeko jarri zuten karpan egon ginen. Bertan, eskola ezberdinetako ikasleok har zezaketen, eta gu, haietako batzuk izan ginen.

ABENDUAK 3, EUSKARAREN EGUNA

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko eguna ospatuko dugu gure ikastetxean. Egun hau berezi bihurtzeko asmotan, honako egitaraua izango dugu.

DBH 1 Donostian

Joan den urriaren 31an, DBH 1. mailako ikasleok irteera egun polita pasa genuen Donostian. Iritsi ginenan EITB-k Miramonen dituen instalakuntzak bisitatu genituen. Zortedunak izan ginen, Gu eta Gutarrak programaren grabazioa zuzenean ikusi ahal izan baikenuen. Geroxeago, Goenkale-ko aktoreak entsaio lanetan

DBH 4. MAILAKO IKASLEAK BILBOKO GUGGENHEIM MUSEOAN IZAN ZIREN

Azaroak 11an, DBH 4. mailako ikasleek Bilboko Guggenheim museoa ezagutzeko aukera izan zuten. XX eta XXI. mendeko mugimendu eta artista handien berri izan zuten ikasleentzat bereziki antolaturiko egitarau bati esker. Museoan giden azalpenak entzunez arte garaikidearen inguruko hainbat kontzeptu ikasi

2.DBH Euskal Labeleko produktuak ikusten

2.DBHko ikasleak, aurtengo agenda 21eko gaia landuz, elikadura jasangarria, ” KALITATEA TOPERA ” egitarauan parte hartu dute. Ikasleen artean, Euskadiko kalitate eta jatorriaren zigilua dituzten produktuen ezagutza bultzatzea da proiektu honen helburua.  Helburu hau betetzeko 3 ekoizle ikusi genituen: –

IKASTARO BEREZIAK DBH-N

Aurreko astean DBHko ikasleek ekintza desberdinetan parte hartzeko aukera izan zuten Guraso Elkarteak antolatutako hainbat ekintzetan. Lehenengo mailako ikasleek lehen sorospen inguruko ikastaro bat egin zuten. Gimnasioan, bigarren mailakoek defentsa pertsonaleko hiru saio jaso zituzten. Gustora ibili ziren eta ikasi

1. DBH SOBRONEN

Maiatzaren 22an, 1 DBHko ikasleak Sobronera joan ginen urte amaierako ibilaldia egitera. Goizean goiz irten ginen eta bertara iristean ekintza pila bat genituen egunean zehar egiteko: – Abentura zelaia: tirolinan, eskaladan, orekan,… gure trebeziak landu genituen. – Kanoak: binaka ibili

MUSIKA TRESNEN ERAKUSKETA

Pasa den asteartean, maiatzaren 27an, 5 urteko geletan musika-tresnen erakusketa egin genuen. Haurrek bere gurasoekin etxean musika-tresnak egin zituzten… a zer nolako lanak! Ondoren, instrumentu hauek gelara ekarri eta ikasleen artean musika emanaldi dibertigarri bat izan genuen. Zoragarria izan zen:

DBH 2-K IRTEERA URDAIBAIRA

Joan den maiatzaren 20an DBH 2. mailako ikasleak Urdaibaira joan ginen gure 3. hiruhilabeteko txangoa egitera. Zumaian giro lainotua utzi arren, han eguraldi eguzkitsua izan genuen egun osoan zehar eta hori garrantzitsua izan zen gure ur-aktibitateak egin ahal izateko. Lehenik

Trokara irteera

DBH hirugarren mailako ikasleak maiatzaren 19an, “Troka-abentura” Gorlizera joan ziren. Bertan ekintza ezberdin ugaritan aritu ziren, horien artean bodyboard, tirolina, Karts eta ginkana. Egun zoragarria igaro ondoren Zumaiara pozik itzuli ginen.

DBH 2- IRTEERA SAKONETA

Joan den astelehenean, hilak 14, DBH 2. mailako ikasleok mendi irteera eder batez gozatzeko aukera izan genuen. Goizean ikastetxetik abiatu ginen Elorriagarantz eta bertan ordu betez jolasten egon eta gero, Sakonetara jeitsi ginen. Eguraldiak horretarako aukera ematen zuenez, oinak busti

1.DBH : ZUMAIA –ZARAUTZ

1. DBHko ikasleak Apirilaren 14an,  Zumaiatik abiatuta Zarautzera oinez joan ginen. Bidean hamaiketakoa Askizun egin genuen eta frontoian jolasean ibili ginen. Eguerdian , Zarautzera iristean , zuzenean hondartzara joan ginen bazkaltzera eta bertan egon ginen bueltatzeko ordua iritsi zen  arte.

DBH 1: ZUMAIA ETA ARTEA

Martxoa  18 eta 20an eta Apirila 2an  1.DBHko ikasleak Araziren eskutik “Zumaia eta Artea “ gaia landu dute. Saio honek bi zati ditu: –          1. saioan, teoria pixkat azaldu ondoren, talde lanean jardun zuten, Zumaiako eraikuntza garrantzitsuenak aztertzen. Ondoren Zumaia

ESKOLA KONFERENTZIA

Martxoaren 24an DBHko ikasleen Eskolako Confinta ospatu dugu. Iraes 21 taldeko eta EA 21 taldeko ikasleek , irakaslearen laguntzarekin prestatu eta aurrera eraman genuen ekintza hau. Bertan Zumaiako eta mundu mailako arazo desberdinen ikerketa azaldu ondoren, gure ikastetxearen arduren zerrenda

San Telmo Museora joan gara

Azaroaren  23an,  3. DBH-ko ikasleek eta hauen tutoreek, Donostiako San Telmo museoan bisitaldi gidatua izan zuten. Erakusketak erabateko jakinmina piztu zuen hauengan, gure kulturaren garapena modu argi eta erakargarrian jasotzeko aukera izan baitzuten.

EUSKARAREN EGUNA

Abenduaren 3an, Euskararen Eguna ospatu genuen ikastetxean. Goizean goizetik hainbat ekintza burutu genituen, hala nola, euskararen inguruko horma-irudi ezberdinen erakusketa, euskararen inguruko hausnarketa, “Hitz eta Pitz” lehiaketa, filmak euskaraz…Primeran pasatu genuen eta honen erakusgai dituzue web orrialdean zenbait argazki. Mila

IRAES 21 TALDEA

IRAES 21 ikasleak “Eskola Jasangarriek” osatzen duten IRAES 21 sarearen azpi-sare bat da. Bertan ikasleek hartzen dute protagonismo osoa esperientziak trukatzen, proposamenak egiten, eskolako eta erkidegoko Konferentziak prestatzen, edo estatu zein nazioarte mailako esperientzietan beste ikasleekin parte hartzen. Helburu nagusia

ABENDUAK 3A,EUSKARAREN EGUNA

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko eguna ospatzen da eta gure ikastetxean, festa giroan ekintzaz beteriko eguna izango dugu. Hemen luzatzen dizuegu 2013.urteko Euskararen Eguneko egitaraua: GOIZEZ HH: “Dortoki” maskota margotu eta koilareak egin. LH: 1.zikloa: “Dortokiren lagunak” horma-irudia osatu. 2.zikoa: Euskal

BERDE-BERDEAK PROIEKTUA 2013-2014

Urtero bezala aurten ere DBH 1. mailako ikasleak Berde-berdeak proiektuan hartuko dugu parte. Azaroaren 14an proiektuko kide bat etorri zen ikastetxera proiektuaren aurkezpena egitera. Baina zertan datza proiektu hau? Kutxa Ekogunearen Berde-Berdea ekimenak Gipuzkoako gazteek ingurumena ezagutaraztea, harekiko errespetua sustatzea

Dortoki irakasle

Duela bi urte gure ikastetxean euskararen erabilera sustatzeko eta zuzentasunez jarduteko maskota berria jaio zen: “Dortoki”. Gure pertsonaiaren irudiak ikastetxea osatzen dugun ikasle, irakasle, guraso eta langileen euskara maila eta kalitatea hobetzea eta bere presentziaren laguntzaz, euskara hizkuntza normalkuntzaren prozesuan

1.DBH Donostian

Urriak 24ean lehenengo hiruhilabeteko irteera egin genuen. Donostiara joan ginen eta bertan,  lehendabizi EITBko eszenatokiak ikusi genituen, pertsonaia ospetsuekin ere egin genuen topo. Ondoren Kutxaespaziora joan ginen eta bertan elektrizitatearekin “jolasean” ibiltzeaz gain, planetariuma ikusi genuen. Ekintza guztiak amaitu genituenean,hondarretara

DBH 2-ko ikasleak Gasteizen

Joan den astean, hilak 11, DBH 2. mailako ikasleok eguna pasa genuen Gasteizen. Euskal polikarien betebeharretako batzuk ezagutzeko aukera izan genuen lege biltzarrean, baita euren lantokia ikusteko aukera ere. Ondoren, “Otxanda Andrearen dorrea” izeneko eraikuntza ikusgarrian kokaturik dagoen zientzia museoa