M&J – HEZKUNTZA EKINTZAILEAREN ALDE

Hezkuntza Ekintzailea ez da dagoeneko kezka bat, benetako helburu da gure ikastetxean. Sormena, lankidetza, komunikaziorako trebetasuna, sinergia-gaitasuna… dira gazteek garatu beharreko gaitasunetako batzuek,  gaur eta etorkizunean aurkituko dituzten erronkei arrakastaz aurre egin ahal izateko.

Aldaketa gero eta azkarragoa da, eta horren jakitun izanik, gure haur eta gazteei hezkuntza kalitate gorena eskaintzeko asmoz, pedagogia eta metodologia berritzaileenak bideratzea dugu helburu, hori dela eta,  STARTinnova Summit ekimenaren #EDUCA edizio berezian izan gara. Bertan, hezkuntza arloko berritasun nagusienetako batzuk aztertu ziren, Antonella Broglia edota David Calleren mailako hizlariek beraien esperientziak partekatu zituzten: ikaskuntzako espazio eta ingurune berriak, gazteak motibatzeko modu berriak, erronkei aurre egiterako orduan jarreraren garrantzia … eta nola izan irakasle ekintzailea.

Orain arte bezala, harturiko konpromiso guztiei erantzunez ilusioz jarraituko dugu gure eguneroko lanean.