IKASTETXE ITUNDUETAKO GREBA DEIALDIAREKIN BAT EGINGO DUTE LANGILE ASKOK BAINA IKASTETXEA IREKITA MANTENDUKO DA BEHAR DUTEN FAMILIENTZAT

Bihar, asteartea, martxoak 20, EAE-ko Ikastetxe itunduetako greba deialdiarekin bat egingo dute ikastetxeko langile askok, baina hala ere,  familien beharrei erantzungo zaie, ikastetxea ordutegi eta zerbitzu guztietan irekita mantenduz.

0-18 urte bitarteko hezkuntza eskaintza dugu eta etapa guztietan bermatuko dira ordutegi eta zerbitzuak (zaintza goizean eta eguerdian, jangela zerbitzua, eskolaz kanpoko ekintzak…). Ikastetxeko familia, haur eta gazteen beharren jakitun izanik, langileen greba eskubidea eta familien beharrak uztartzea izan da ikastetxearen helburua.

Familiaren batek edozein zalantza izango balu, ikastetxera deitzeko aukera beti dago zabalik(943 860462).