Mª NIEVES GOROSTEGUI AHIZPA ZENDU DA

146 urteko ibilbidearen ondoren, duela 2 hilabete, Karitateko Vedruna Karmeldarrek beraiei 1871ean emandako giltza bueltatu zioten berriz ere Zumaiako herriari. Ikastetxeko ateak irekita utzi dizkigute, herritar, guraso, ikasle eta entitate ezberdinei eta eskertzekoa da benetan.

Egindako ibilbide luze honetan, Zumaian urte gehien igarotako ahizpa, Maria Nieves Gorostegui Erausquin hil zen igandean, 88 urte zituela. Urte askotan irakasle izan zen eta ondoren, jangelako zerbitzua eramaten lagundu zuen zintzotasunez. Azaroaren 30ean joan bazen ere, azkeneko asteetan adierazi zigun modura, Gasteizen egon arren, bihotza Zumaian zuen. Beti izango zaitugu gogoan!