LURRASKARA IRTEERA

L.H 3. mailakoek bi egun eder pasa genituen Gernikan kokatuta dagoen Lurraska Ingurugiro Zentroan. Bertan ukuiluan eta larreetan dauden etxe-abereak ezagutu eta beraien zainketan eta elikaduran parte zuzena hartu genuen. Zaldi gainean ibiltzeko aukera ere izan genuen. ”Keti” gaixoa neka-neka eginda utzi genuen!

Bestalde, gelan landu berria dugun BIRZIKLAKETA gaiaren jarraipena egin ahal izan genuen tailerretan,adib. paperaren berrabilpena eskumuturrekoak sortuz.

Azpimarratu nahi dugu, bi egun hauek  gure arteko harremana sendotzeko baliagarriak  izan zirela:  elkarlanean arituz,  tailerretan parte hartuz, elkarrekin jolastuz…

Primeran pasa genuen!