Inauteriak 2018

Iritsi zaizkigu Inauteriak eta urteroko legez ostiralean, hilaren 9an, ospatuko dugu festa. Aurten, eguraldi txarra dela eta, emanaldia Zumaiako LUBAKI KIROLDEGIAN izango da.

Antolaketa ondorengoa izango da:

  • Ostiralean 14:45ean:
    • HH eta LH 1-2 mailako ikasleek zuzenean KIROLDEGIRA joan behar dute. Jangelan geratzen diren ikasleak guk eramango ditugu.
    • LH 3,4,5 eta 6. mailako ikasleak ESKOLARA etorriko dira.
  • Gurasoak sartzeko harmailetako atea 15:20an irekiko Parte hartu behar duten gurasoak 14:45ean sartuko dira.
  • Ekitaldiari 15:30ean emango zaio
  • Gurasoek 16:45ean ikasleak kiroldegian jasoko dituzte. HHko haurrak, emanaldia bukatu ondoren jasotzeko aukera egongo da, bestela 16:45ean aterako dira gainontzekoekin batera.
  • Mozorroa: Ikasleak irakasleak esan bezala joango dira jantzita (mozorroaren hainbat zati eskolan/kiroldegian egon daitezke eta).

Ostiral arte beraz, ondo izan eta mila esker zuen laguntzagatik