ZITRIKOEKIN JOLASEAN

Eskolako txikienek ere esperimentazio tailerrean murgiltzeko aukera izan dute oraingoan. Irailean hasi genuen etxekotasun prozesuaren emaitzak ikusten hasiak gara dagoeneko, eta elkar ezagutu ondoren lasaitasuna nagusitu da gure eguneroko jardunean. Hori horrela izanik, prest gaude haurrengan berezkoa den sena, esplorazioa, asetzen eta lantzen hasteko: zitrikoekin jolasten ekin diogu bide zoragari horri. Izan ere, fruta horiek aukera paregabea eskaintzen digute beren usain, zapore, testura eta sentsazioekin, eta gure artista txikiek sekulako gozamena bizi izan dute. Nola gozatu gainera!