GABONAK FAMILIAN!

Gabonak ere sartu dira azken txanpan eta oraindik azken egunak gozatzeko aukera dugu.  Baina bukaera eman aurretik, gabonak zirela eta ikastetxean egindako ekintza batzuen berri eman nahi dizuegu.

Urtero izaten ditugu gabon-jaialdia, ikasle ohien lunch-a eta beste hainbat kontu, baina Haur Hezkuntzan egindako ekintzak aipatu nahi dizkizuegu.

Haur Eskolako txikienek Olentzero eta Mari Domingiren etorrerarekin batera, San Tomas egunean hamaiketako ederra egin genuen guraso eta aiton-amonekin. 2 eta 3 urteko haur eta familiek berriz, Gabon-festa ederra ospatzeko aukera paregabea izan genuen, merienda ederra eginez, kantuan eta jolasean ibiltzeko aukera izan genuelarik. Eta 4 eta 5 urteko haurrek berriz, arteari tokia eginez, arte tailer batez gozatzeko aukera izan genuen. Familia bakoitzak Gabonak sortzen dizkien sentimenduak eta emozioak artistikoki islatuz ospatu genuen. Magia, dibertsioa eta ilusioa arnasten ziren, IKARAGARRIA!

Hurrengo astelehenean, pilak kargaturik, Ikastetxean ikusiko gara berriz! Disfrutatu oporretako azken egunak!