UMEEN GABONETAKO PARKEAN

Abenduaren 20an, 6. mailako ikasleok Bilboko Gabonetako Parkera (UGP) joan ginen.
Bertara joan baino lehen Bizkaiko Zubia ikusi eta UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen metalezko egitura eder hartan argazki batzuk atera genituen.
Ondoren parkean sartu eta ia ez genuen atsedenik hartu egunean zehar, batera eta bestera ibili eta benetan gozatu genuen. Hango barraketan ibili eta tailerretan eta jardueretan parte hartu ondoren, neka-neka eginda baina pozik Zumaiara bueltatu ginen.