SANTO TOMAS

Guraso agurgarriak:

Bihar osteguna, Santo Tomas eguna, Ikasbidaiarako laguntza lortzeko DBH 3. eta 4. mailako ikasleek txozna irekiko dute Alai auzoan (hotelaren atzealdean frontoi aldera) arratsaldean zehar. Gogoratu bertako Kultur Elkarteak Udalarekin batera hainbat ekintza antolatu dituela, besteak beste,  puzgarriak , Gorriti eta bere animalien emanaldia…

Lerro hauen bidez Alai auzora hurbiltzera animatu nahi zaituztegu, txistorra jatera eta  Santo Tomas eguna jai giroan ospatzera.

Bertan elkar ikusiko dugunaren itxaropenarekin agurtzen zaituztegu.

ZUZENDARITZA