Olentzero

Aurten ere abenduaren 24an, OLENTZERO etorriko da  haurren eskutitzak jasotzera, oraingo honetan gainera MARIDOMINGIren laguntza izango du. Ondoren OLENTZEROrekin batera  irtengo gara Zumaiako Herri Eskolako, Zumaiako Institutuko eta Maria eta Jose ikastetxeko ikasleok, gurasook, langileok eta irakasleok kalez kale kantari.

Ohar honen bidez, ekintza hauetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.

Anima zaitezte eta anima itzazue zuen seme-alabak.

EGUNA: abenduak 24, igandea.

ESKUTITZAK JASOTZEA: 11:00etatik 12:20era ikastetxeko sarrera nagusian

OLENTZEROREKIN ABESTERA:

    irteera: 12:30ean Institutu pareko plazoletatik.

    amaiera: 14:00etan Kofradia Plazaren inguruan.

 

Oharra: Arren, baserritar jantzita etorri.