M&J – FAMILIA MINTEGI ABERATSA!

Mireia Centeno, ikastetxeko guraso eta psikologoarekin esperientziak konpartitzeko momentu ederra izan genuen atzo ikastetxean. Guraso ugari hurbildu ziren antolatu genuen mintegira eta gure seme-alabekin erlazio sendo bat sortzea helburu izanik, komunikazio egoki bat bideratzearen garrantzia azpimarratu zen. Haurren heziketan sortzen zaizkigun hainbat eta hainbat galdera elkarbanatzeko aukera izan genuen.

Ikastetxeak etxearen jarraipena izan behar duela esaten dugu eta bide horretan jarraituko dugu ilusioz eta gogoz. Gure ikastetxea, guztion etxea delako!