GABON ABESTIEN OIHARTZUNA

Abenduan gabon kantuen oihartzuna gure ikasleengandik  aiton-amonengana, Otezuri, Eguneko Zentroa eta San Juanera iritsi da.

Hilaren 22an gure 5. mailako ikasleak Zumaiako aiton-amonen egoitzetara hurbildu ziren. Guztion artean kanta goxo eta ederrak abestu genituen  giro atsegin eta jatorrean.

Gure saio hau Han eta Hemen proiektuaren barruan dago eta hezkuntzaren bidean, beste pauso garrantzitsu bat da.