FAMILIAN GOZATUZ!

Konfiantzaren Pedagogiarekin hasi genuen bide zoragarri honetan, 2 eta 3 urteko haur, guraso, aiton-amona, hezitzaile… ikasturte honetako lehenbiziko esperimentazio tailerrean gozatzeko aukera paregabea izan genuen.

Irribarreak, emozioak, sentimenduak, begiradak, konexioak, kohesioa eta konfiantza arnasten ziren besteak beste, gure ikastetxean. Familia artean eta seme-alabekin horrelako momentuak biziarazteak gure erlazioak indartzen ditu eta etorkizunean haur bakoitzak izan nahi duen pertsona izateko, oinarri sendoak ezarri. Jakin, zuen seme-alabekin esperientzia hauek bizi eta konpartitzea, beraien etorkizunerako eskaini diezaiokegun ondarerik onena dela.

Beti adierazten dizuegun modura, ilusioz eta gogoz jarraituko dugu guztion ametsetako ikastetxea eraikitzen.

Ikusi bideoa hemen.