EUSKARA, BIHOTZETIK EZPAINETARA!

Euskararen Nazioarteko eguna zela eta, programa zabala izan genuen Ikastetxean. Haur Hezkuntzako ikasleak DBHko ikasleek antolatutako jolas zirkuituan aritu ziren. Aurpegi margotze tailerrean ere dotore apaindu zituzten gure txikiak!

Lehen Hezkuntzako ikasleek ikastetxea  koloretsu apaindu eta euskarazko Hitz eta Pitz denbora-pasen lehiaketan ere gogoz parte hartu zuten. Zorionak parte hartzaile guztioi eta nola ez, sarituei ere!

Festa giroan amaitu genuen ostiral goiza, gorputzak astinduz! Gure Nahia abestiaren doinuz, dantza ikusgarria eskaini ziguten Lehen Hezkuntzako ikasle zein irakasleek.

DBH 2.mailako ikasleek Gose musika taldeko Ines Osinagaren bisita izan zuten. Ohore bat izan zen berau gurean izatea. Gainontzeko DBHko ikasleek, “euskaraokean” abestu eta mahai jokoetan aritu ziren lagun giroan.

Egunak merezi bezala, “Sukalde kontuak” eta “Ballerina” euskarazko filmen emanaldiekin amaitu zen eguna.

Eskerrik asko denoi parte hartzeagatik eta gogoratu: EUSKARAK 365 EGUN!!