Zientzia Astea 2017

Azaroaren 9an DBH 3. mailako ikasleok Donostiara joan ginen EHUk antolaturiko Zientzia Astearen baitan ikusgai zeuden stand ezberdinez gozatzeko asmoz. Aurtengoa Donostiako erdigunean kokatua dagoen Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan antolatu zuten. Bertan, makina bat zientzia txoko eta jarduera izan genituen ikusgai, hala nola, psikobiologia, robotika, kimika, elektromagnetismoa eta mugimendua, AVS-boosting scientific knowledge… Eguraldiak askorik lagundu ez bazuen ere, egun ederra eta lasaia igaro genuen Zientziaren konpainian.