Janire Gonzalez-Etxabarri Europako txapeldun!

Oraingoan ere galanta egin du gure Janirek. Aurreko asteburuan Hossegorren egin zen  Europako Gromsearch txapelketa ospetsuan 12 urtez azpiko kategorian irabazi egin du!

Hurrengo egunean berriz, Euskal Herriko txapelketa Orruan jokatu zen eta bertan  open mailan (handien mailan) bigarren izatea lortu zuen!

Ikaragarrizko emaitzak ari da lortzen Janire eta badakigu honen atzean lan gogorra dagoela. Europako txapeldun bihurtzea ez da lorpen makala. Zorion eta animorik beroenak Janire!