EUSKAL HERRIKO UNESCO SAREAK 2030EKO AGENDA ETA HELBURUAK AURKEZTU DITU ZESTOAN

Euskal Herriko UNESCO Sarea (EHUS), UNESCOrekin erlazionatutako 19 erakunde publiko eta pribatuz osatutako sarea da. Sare honen helburua, UNESCOrekin eta euskal gizartearekin erlazionatutako elkargunea izatea da.

Egiten diren ekintza eta programak UNESCOren bost eremuetan kokatzen dira: hezkuntza, natur eta giza zientziak, kultura eta informazio eta komunikazioa. Era berean, 2030 agendarekin eta GIHekin duten konpromisoa aurkeztu dute gaur Zestoako Bainuetxean.

2015eko irailak 25ean, Nazio Batuen Asanblea Orokorrak (NBE) Garapen Iraunkorrerako 2030 Agenda hartu zuen.  Agenda hau, garrantzia izugarria duen agenda bat bezala ulertu behar da, Nazio Batuen eskutitzean oinarritua eta bakea, elkarrizketa eta nazioarteko laguntza ardatz modura ditu. Herriaren eta herriarentzako tresna bat da. Gizartearen transformazioa eta pertsonak, planeta, garapena, bakea eta aliantzak ardatz dituen plana izanik, EHUSetik, 2030 Euskal Agenda garatzean, kontuan izan beharrekoa da, euskal gizartearen aurrean era bateratu eta koordinatuan bideratzeko.

Gure ikastetxea, gaur egungo eta etorkizuneko gizarte ekintzan agente aktibo izanik, EHUS-ek egin duen aurkezpenean izan da. Entitate ezberdinetako programa eta ekintzen aurkezpenekin, gure eguneroko zereginetan kontuan hartuko ditugun hainbat adibide eskuratu ditugu.

Ikastetxe bezala gizartearekiko dugun konpromisoarekin tinko jarraituko dugu aurrerantzean ere, gizarte eta mundu hobeago baten bila.

(Argazkia:Hitza)