Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Azaroaren 25a, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, gure ikastetxean  “Tratu Onarekin Dantzan” lelopean tratu onaren aldeko hezkuntza jarduerak aurrera eramango ditugu eta azken jarduera, berriz, azaroaren 24an, 12:10ean, ostirala, burutuko dugu, patioan (denok gonbidatuta zaudete).

Gure ikastetxeak hezkuntza jarduera hauek Orio, Aia, Zarautz, Getaria eta Zumaiako udal eta ikastetxeekin batera burutuko ditu berdintasuna eta bizikidetza positiboa sustatzeko.

Zuen seme-alabengandik egingo dugunaren berri jasoko duzue eta ildo beretik,  berdintasuna eta bizikidetza sustatzeko ahalegin honetan bat egitea asko eskertuko genizueke.