146 urte ondoren, karmeldarrk M&J ikastetxea agurtuko dute

Dakizuen bezala, hilabete honen amaieran Karitateko Karmeldarren elkarteak 146 urtetan beraien bizilekua izan den herri  hau utziko du.

Hori dela eta igande honetarako ekitaldi xume bat antolatu dugu.

Lehenik eta behin,  herriko parrokian izango den 11:00etako meza nagusian,  Karitateko Karmeldarrek herrian lanean emandako 146 urteen aipamena egingo da.

Ondoren, 12:30etatik aurrera, Ikastetxeko areto nagusian,  agur ekitaldia izango da.

Zuek denak gonbidatu nahi zaituztegu agur ospakizun honetara. Bertan elkar ikusiko dugulakoan agurtzen zaituztegu.