ZINEMARA IRTEERA

Beste urte batez, Maria eta Jose ikastetxeko 3. mailako ikasleak ikasturte berriari hasiera emateko Donostiako Zinemaldian izan dira. Ikastetxe desberdinetako ikasleek, Anoetako Belodromoa bete dute eta PRINTZE TXIKIA filma pantaila erraldoi batean ikusteko aukera izan dute. Gure ikusle txikitxoek izugarrizko giroa sortu dute gustuko eszenak gogoz txalotuz. Primeran pasa dugu!