KONTXAKO BANDERA GURE IKASTETXEAN!


Atzo ikaragarrizko sorpresa izan genuen HH 4 eta 5 urteko eta LH 1.mailako ikasleok. Ikastetxeko bi guraso izan genituen gurekin, Orioko arraun taldeko arraunlariak dira! Oier Aizpurua eta Jon Albizu, gure ikaskideen aitak dira. “Kontxako Bandera” irabazi berri dute eta zoragarria izan zen berau geurean izatea! Arraunaren eta estropaden mundua ezaguna da guretzat, Zumaian kirol honen jarraitzaileak gara eta oso interesgarria izan zen bi kirolari bikain hauekin solasean aritzea.

Eskerrik asko Oier eta Jon, gurekin egon eta kirol honen baloreak transmititzeagatik!