ELORRIAGARA IRTEERA

Ikasturteari hasiera emateko, pasa den ostiralean,  LHko lehenengo zikloko ikasleak Elorriagara joan ginen eguna pasatzera. Goizean abiatu ginen , motxilak sorbaldan hartu eta  egun ederra pasatzeko asmoz. Abestuz joan ginen bertako baserri , animalia eta paisaia ederrez gozatuz. Elorriagara iritsi eta hamaiketakoa jan ostean, jolasteko tartetxo bat izan genuen. Ondoren, etxean prestatu zizkiguten ogitarteko goxoak jan genituen gure lagunekin batera. Jolasean jo  eta su ibili ondoren, bueltako bideari ekin genion. Ikastetxera  neka-neka eginda iritsi ginen. Egun bikaina igaro genuen!