L.H. 2. eta 3. zikloko kurtso hasierako bilera

Kurtso hasiera dela eta, guraso bileretarako deia zabaldu nahi dizuegu. L.H. 2. zikloko (3. eta 4. maila) eta L.H. 3. zikloko (5. eta 6. maila) gurasoak bilduko dira.

IRAILAK 18, astelehena, EUSKARAZ, arratsaldeko 16:00etan.
IRAILAK 19, asteartea, GAZTELERAZ, arratsaldeko 16:00etan.

Hasieran, zuzendariek 2016-2017ko galdeketen emaitzak eta 2017-2018 ikasturtearen berrikuntzak azalduko dituzte. Ondoren azpiegitura berrien bisita egingo da. Bukatzeko, maila bakoitzeko gurasoak dagozkien tutoreekin bilduko dira, seme-alaben aurtengo ikasketei buruz informazio zehatza jasotzeko asmoz.

Bilera hauen garrantzia kontuan izanik, gurekin izango zeratelakoan agurtzenzaituztegu.

IRAKASLEAK