GURE AMETSETAKO IKASTETXEA EGIA BIHURTUZ

https://youtu.be/uItbBTK54UM

Udako oporren ondoren, astelehenean hasi ziren gure eskolako haur txikienak eskolan eta bihar hasiko dira beste guztiak. Ziur aski udan bizitako hainbat kontu, istorio eta pasarte izango dituzte lagun artean kontatzeko. Izeba-osabek beraien ilobak etxean hartzen dituzte modura hartuko ditugu gure ikasleak eskolan, hau da, guztion etxean. Aurten gainera,  badugu zer erakutsia, azpiegitura berria baititugu gure ikasle eta familientzat. Konfiantzaren Pedagogiari erantzunez, bere momentuan amesturiko eskola egia bihurtzen ari da.

Aurreko ikasturte bukaeran, ikastetxeko txiki eta gazteekin tailer polit bat antolatu genuen, eta eguraldi ona aprobetxatuz arlo akademikoaz gain, konplizitatea, laguntza … landu ziren. Jarraian dituzue irudiak ikusgai. Eta esan, aurtengorako ere ekintza ugari ditugula programaturik.

Beraz, ONGI ETORRIAK IKASTURTE BERRIRA.