ESPAZIO BERRIEN INAUGURAZIO EKITALDIA

Ametsetako ikastetxea egia bihurtzen ari garela esan dezakegu. Orain dela urte batzuk, profesional onenekin elkartu eta emaitza bikainak ematen ari den eta zientzian oinarrituriko Konfiantzaren Pedagogiarekin hasi ginen lanean.

Egiten ari garen eraldaketa guzti honetan, ikastetxeko azpiegiturak pedagogiaren menpe jarri ditugu. Erabili ditugun material guztiak begiratu ditugu, ikasleen ikasketa optimoa bideratzeko, argi eta aireazio sistemak zaindu ditugu eta segurtasuna guztiz begiratu da. Ez da ezer zoriaren esku utzi.

Orain arte eskoletan ikusi gabeko eta haur zein gazteen ikas-irakaskuntza zuzenean eraldatuko dituen gune ikusgarriak inauguratu ditugu.

Gure ikastetxea zuen etxea da.