LH 1. eta 2. mailako ikasleen familiekin bilerak

Familia agurgarriak:

Ikasturte hasiera dela eta, guraso bileretarako deia zabaldu nahi dizuegu. Dakizuen bezala, aurtengoan berrikuntza ugari ditugu zuei azaltzeko:

KONFIANTZAREN PEDAGOGIA eraldaketa pedagogikoarekin aurrera dihardugu. Pasa den ikasturtean, bide honetan ilusioz murgildu ginen, eta datorkigun ikasturte berri honetarako ere, albiste onak ditugu! Urte hasiera honetan, azpiegiturei dagokienez, instalakuntza apartez gozatzeko aukera izango dute 0-3 urte bitarteko ikasleek. HH 4-5 eta LHko 1. zikloan ere alor ezberdinetan, hainbat berrikuntza izango dituzte. Bilera honetan, hauek azaltzeko aukera izango genuke.

Eraldaketa erabatekoa izateko, familien partehartzea eta pedagogia honen nondik norakoak zuek ere jakitea ezinbestekoa da, guztion elkarlana sustatzeko eta elkarrekin gure txikien garapenean bat egiteko.

Horretarako, LH 1. eta 2. mailako ikasleen familiekin bilduko gara.

  • IRAILAK 5ean, asteartean, GAZTELERAZ, arratsaldeko 16:00etan.
  • IRAILAK 6an, asteazkenean, EUSKARAZ, arratsaldeko 16:00etan.

Hasieran, zuzendariak ikastetxe eta 2017-2018 ikasturteari buruzko informazio orokorra emango du. Ondoren, maila bakoitzeko familiak dagozkien tutoreekin bilduko dira, datorren ikasturtearen inguruko informazio zehatza jasotzeko.

Bilera hauen garrantzia kontuan izanik, gurekin izango zaretelakoan agurtzen zaituztegu.

LH 1.ZIKLOKO IRAKASLEAK