Badatoz ingeles udalekuak eta udako ingeles ikastaro intentsiboak!

  • SUMMERFUN: HH eta LH6 bitarteko ikasleentzat izango dira uztailaren 3tik 28ra. Hauetan hainbat ekintza, eskulan eta irteera egingo dira; guztiak ingeleraz. Besteak beste, LH3 eta LH6 bitarteko haurrek SPOT eskolaren bitartez surfean aritzeko aukera izango dute.
  • SUMMERINTENSIVE: General English (orokorrean ingeles maila hobetzeko) edota Cambridgeko PET, FIRST edota ADVANCED azterketetara prestatzeko izango dira, ekainaren 26tik uztailaren 21a bitartean.

Nobedade bezala, ikastaroaren amaieran uztaileko FIRST eta ADVANCED azterketetara Maria eta Jose Ikastetxean bertan aurkezteko aukera izango da; eta hona norberaren kasa edota beste zentrutan prestatzen aritutakoak ere aurkeztu ahal izango dira.