DBH 4. MAILARAKO OPTATIBAK

Datorren ikasturtean 2017-18, zuen seme-alabak  Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4. mailara igaroko dira. Euskadin hezkuntza sistema arautzen duen HEZIBERRI 2020 Dekretuaren arabera, maila horretako ikasgaiak hiru ataletan sailkatzen dira: komunak, denek emango dituztenak, ibilbidearen arabera antolatutako ikasgaien multzoa (akademikoa eta aplikatua), eta aukerako ikasgaiak. Hau guztia kontutan izanik, gure eskaintza era honetara banatuko dugu: ikasgai komunak, ibilbide akademikoaren ikasgaien multzoa (bi arlo aukeratu behar dira) eta aukerako ikasgaiak ( arlo bat aukeratu behar da ikastetxeak eskaintzen dituen artean):

Ikasgai komunakIbilbideko ikasgaiakAukerako ikasgaiak
Euskara eta LiteraturaFisika/KimikaTeknologia
Gaztelania eta LiteraturaBiologia/GeologiaInformatika
IngelesaLatinaPlastika
MatematikaEkonomiaFrantsesa
Geografia eta Historia
Erlijioa
Gorputz Hezkuntza
Tutoretza

Ibilbideko ikasgaietatik, bi aukeratu behar direnez, lehentasunaren arabera alboan 1, 2 eta 3 zenbakiak idatzi.

Aukerako ikasgaietatik, bat aukeratu behar denez, lehentasunaren arabera alboan 1eta 2 zenbakiak idatzi.

Inprimakia bete eta ikastetxera ekar ezazu maiatzaren 26a baino lehenago.

OHARRA: Gai honen inguruan behar duzuen informazioa, azalpenak edota zalantzak argitzeko bi bilera antolatu ditugu asteartean, maiatzak 23,  arratsaldeko   17:00etan euskaraz eta 17:30ean gazteleraz.