DBH 1. MAILARAKO OPTATIBAK

Datorren ikasturtean 2017-18, zuen seme-alabak  Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. mailara igaroko dira. Euskadin hezkuntza sistema arautzen duen HEZIBERRI 2020 Dekretuaren arabera, arloen banaketan eta  hautatu ditzaketen arloetan aldaketa txiki batzuk izango dituzte. Hau dela eta, Bigarren Hezkuntzako ezaugarri nagusienak, Dekretu berriak ezartzeak dakartzan  aldaketak eta egin behar duten aukeraketa azaltzeko bilera batera deitzen zaituztegu datorren astelehenean, maiatzak 22,  arratsaldeko 17:00etan euskaraz eta 18:00etan gazteleraz.

OHARRA: Aukeraketa egiteko, HAUTAZKO bezala ondorengo ikasgaietatik bat jaso behar dutenez,  lehentasunaren arabera bi gai aukera itzazue 1 eta 2 zenbakien bidez adieraziz.

  • FRANTSESA
  • EGUNEROKO BIZITZARAKO MATEMATIKA
  • MATEMATIKAKO INDARTZE NEURRIA

Inprimakia bete eta ikastetxera ekar ezazu maiatzaren 31a baino lehenago.