SUKALDARI LANETAN!

ELIKADURA gaia lantzearekin batera zenbait ekintza egin ditugu, hala nola, azokara joan eta bertan marrubiak erosi eta mazedonia egiteko fruta non erosi behar dugun ere ikasi dugu!

Herriko hainbat janari denda ikusi genituen; arrandegia, okindegia, harategia, … eta bertan erositakoekin hamaiketako ederra egin genuen.

Gaia ederki bukatzeko eskolako sukaldean lanean jardun genuen eta palmera goxoak egin genituen! Bai, GUK BAKARRIK!

Uumm! Zein goxoak! Den-denak jan genituen!