H.H.5 urte: ITSASOA

Konfiantzaren pedagogian murgilduta, proiektuzka lan egiten ere hasi ginen Maria eta Jose ikastetxeko H.H.ko gelako ikasleak, eta zein gustura aritzen garen gainera! 5 urteko geletan, esaterako, ITSASOAri dagokion proiektuari amaiera eman diogu jada: emozioz, interesez eta kuriositatez beterik aritu gara lanean, eta baita asko ikasi ere!

Geletan, maskota berriak ditugu: Nemo eta Zoey (4 urteko geletan) eta Surfy eta Ohro 5 urtetan. Baina lasai… ez dira arriskutsuak! Koloretako arrainak dira! Baina benetakoak! Guk zaintzen ditugu: makinistaren ardura da egunero janaria ematea eta zenbaitetan ura aldatzea. Itsasoaren zein bertako bizitzaren inguruko gauza asko ikasi ditugu! Collage-ak ere egin ditugu, hormirudiak, akuarelak, tenperak, material ezberdinak erabiliz eskulanak… arrainen inguruko liburuxkak ere idatzi eta eratu ditugu! Baina momenturik politena arraindegira joan eta perloi eta antxoak erosi genituenekoa izango zen dudarik gabe: tripak ireki genizkion, eta hauek ukitu eta ikusi genituen; arrainak manipulatu eta erregela batekin neurtu ere egin genituen!

Oso ondo pasa dugu manipulatuz, esperimentatuz, imajinatuz, eginez… eta ikaragarri ikasi dugu! Zuek ere ikusi nahi gaituzuela? Klik egin ondorengo bideoan… Eta gozatu!