KURTSOA AMAITZEKO… MERENDOLA!

SDC19532

Kurtsoa bukatzear dagoela eta, itxiera ezinhobe bat emateko asmoz, guraso, ikasle eta irakasle guztiak elkarrekin ekintza berezi bat egitea pentsatu genuen. Baina nola eman bukaera on bat, guretzat hain berezi izan den kurtso honi? Ba ongien dakigun modura! Mahai inguru batean, guraso, ikasle eta irakasleak elkarrekin… MERENDOLA bat antolatuz!

Askaria, 4 urteko geletan antolatu genuen, pasa den ostegunean, arratsaldeko 15:45etan. Merendolaren antolakuntzan ere denok parte hartu genuen, etxetik askarirako janaria ekarriz.

Zein ongi pasa genuen denok elkarrekin! Jan eta jan eta barre nahiko eginez!