Elorrixara txangoa!

VLUU L100, M100  / Samsung L100, M100HH 3 eta 4 urteko ikasle eta irakasleak Elorrixara joan ginen asteazkenean, maiatzaren 13an. Bertan, hainbat abentura bizitzeko aukera izan genuen! Hasteko, autobus erraldoira igo ginen, a ze lana! Ia eskalatzaile bihurtu behar izan genuen autobusera igo ahal izateko!

Elorrixara iritsi ginenean, zeruan geundela zirudien, hodeien artean genbiltzan, ez zen ia ezer ikusten! Baina, noiztik daude behiak eta txerriak zeruan? Behiak eta beraien umetxoak jolasean zebiltzan! Txahala bat bere amatxoren esnea hartzen ari zen, ume txikiak bezala!

Parkera hurbiltzen ari ginela, ardiak ikusi genituen, eta beraiekin batera geroxeago geure laguna egin zen txerria ere bazegoen! Nahiko txerri arraroa iruditu zitzaigun, ez zen arrosa kolorekoa, eta bere buztana ez zen kiribila! Modernoa zen, izan ere, pearcing-a zuen sudurrean!

Belarretan eseri ginen, bazkaltzeko prest! Gure motxilak ireki genituen eta ogitarteko goxoak jaten hasi ginen. Gure bazkariaren usaina ordea txerriarengana ere iritsi zen, eta janari pixka bat eskatzera hurbildu zitzaigun! Ederra sustoa eman ziguna bere muturra ondoan geneukala ikusi genuenean!

Zein ondo pasa genuen!