DANBOR HOTSAK ESKOLAN

Urtarrilaren 20an, Donostia egunean, Haur Hezkuntzako ikasleok Gipuzkoako ohitura zaharra den danborrada ospatu genuen. Bibotea margotu, sukaldari txapela jantzi eta danborrak soinean genituela hartu genituen guraso eta aiton-amonak, eta guztiok elkarrekin ikuskizun paregabeaz gozatzeko aukera izan genuen. Horrela bada, jai giroan murgildu gara  jada eta aurki iritsiko diren inauterietarako motorrak berotuta ditugu!