ZIRKOA!

VLUU L100, M100  / Samsung L100, M100

Pasa den asteazkenean, otsailaren 19an, 4 urteko gelako ikasleen zirko emanaldia izan genuen!
Denetarik zegoen zirkoan: Aurkezle paregabeak, lehoi beldurgarriak, elefante erraldoiak, tximino jostariak, domatzaile ausartak eta pailazo barregarriak! Nahiko barre egin genuen! Baita abestu ere: Prapra, Prapra… tzunpa tzunpa tzun!
Baina ikusle finak ere etorri ziren… 3 eta 5 urteko ikasleak! Oso ondo pasa genuen! Noizko hurrengo emanaldia?