Dortoki irakasle

dortokiDuela bi urte gure ikastetxean euskararen erabilera sustatzeko eta zuzentasunez jarduteko maskota berria jaio zen: “Dortoki”. Gure pertsonaiaren irudiak ikastetxea osatzen dugun ikasle, irakasle, guraso eta langileen euskara maila eta kalitatea hobetzea eta bere presentziaren laguntzaz, euskara hizkuntza normalkuntzaren prozesuan aurre-pausuak ematea ditu helburu.

Bide horretan, ikasturtean zehar burutzen ditugun ekintzez gain, “Dortoki” misio berri bat egokitu diogu aurtengoan; sarritan, gure inguruan entzuten ditugun ohiko euskarazko esaldi okerrak zuzentzea eta egoki nola diren esatea, hain zuzen. Honetarako, hilero ikastetxeko korridoreetan ohiko erabilera desegokia duten esaldien kartelak zintzilikatuko eta honen inguruko lanketak egingo dira. Horrez gain, hilero web gunean ere txertatuko dira esaldiak. Izan ere, guztioi mezua helarazteak, euskal hiztun komunitatearen erabileran eta zuzentasunean eragingo du.